10 jun 2008

Amaiera


Historia guzti hau Genaro-rekin batera hasi nuen , eta hala bukatzea gustatuko litzaidake .

Ez da izan ez , futbolaz hitzegiteko blog.a , ezta futbolaren jarraipena egitekoarena , baina hala bukatuko dut .

Igandean errealak izugarrizko txaskoa , jokalariak oso burumakur , zer esanik ere jarraitzaileak , eta baita ere , hemen nere tailerrean aurkitzen diren nere lankide erreal zale sutsuak . Diaz De Cerio-k lurrak irentsi zezala nahiko zuen .

Atzo Italiak izugarrizko txaskoa , ikusi besterik ez nere lagun Genaroren aurpegia , lurrak irentsi zezela nahiko zuen italiako edonorrek , baina berak ez , Gattusok ez . Borrokatzaile sutsua ezpairik gabe , indarrez betetako gizona , kemena eta auskalo zenbat gauza dituena .

Gustatuko litzaidake bere hainbat kualitate edukitzea ze ... nik ere lurrak irensteko nahiaren sensazioa dut barrenean ....

Eta nik ez dut partidorik galdu , ez naiz errealzalea , gustoko ditut italiarrak baina , ez naiz tifosia ; eta gainera aurtego playerotako irabazleetako bat izan naiz .

Baina .. ez dut indarrik beste partidu bat jokatzeko


Adiorik ez ,

garaipenaren egunean ikusiko gaitun/k !!!

25 may 2008

Nahia


Udara nahi dut , eguraldi ona , zurekin pasiatu , besarkatu , eskutik heldu , zure komplize izan , laztandu , muxukatu .


Zu nahi zaitut .

24 may 2008

....


Enbata , gure enbata , Euskal-Herriko onena data ...

Hemen dabil txaranga bat kalea bueltaka , baina zer dira ba , festak ? Zenbat irauten dute ba Santa Marinako jaiek ??

Izan ere txikitan amak zioen Santa Marinekin jai danak erreskan , ta udara gainian . Nere lehen juergak han izaten ziren . Ama Santa Marina noa ! Eta bide gurutzean ... beti hondartza aldera . Han ixkutuan ibiltzea zegoen eta ...

Izango dugu nahiko arraun , nahiko parranda , nahiko eguzki , nahiko bidaia , eta nahiko ..... Auskalo .

Egunean , egunekoa .

Gaur ez nago oso inspirauta , hoi gertatzen da ostiralak nahi baino gehiago luzatzen direnean . Baina ze demontre , etxera itzultzean ekarri nuen parreagatik bakarrik , merezi zuen .

20 may 2008

Gaur hirekin egin diat amets


Gaur hirekin egin diat amets . Ihadanik ahaztua nian hire irrifarra , azken urtetan ez bait huen nere aurrean askorik erakutsi . Hala ere , ez diat argazki zaharretan begiratu beharrik , nere barnean gordeta bait diat .

Asko zor izan diat bai , hiregatik diat Athletic bihotzean , hiregatik dizkiat paletak hilak eta auskalo zenbat gauza . Gogoratze haiz ? Hoi dek hoi sustoa eraman geniana .

Bakik ? Ilobek , nik hiri deitzen nian bezala deitzen ziatek , eta amak ere , hiri deitzen zian bezela . Baita lagun miñek eta etxekoek .

Bazekiat ez niala hik merezi huan bezelako agurra eman , noizbait eman banian .

Beti egongo haiz nere oroitzapenetan , nere eta hire parte dituk .


Adiorik ez ,

egun haundirarte

18 abr 2008

Bihotz bakartien kluba


Atzo "Katamalo" ikusten izan nintzen .

Gustokoa dut tarteka , musika lasaia entzutea , kitarra akustikoa , baxua , biolina , ...melankolias betetako hitzekin nahastuta . Pentsaarazi egiten dit , lasaitu , eta barrenean ditudan korapiloak askatu , guztiz ez bada ere .

Aurkitu dut beste "hoby" bat : Argazkilaritza . Han ibili nitzen klik eta klik . Badakik ez naizela beste munduko iñor baina , gustoa hartu diot , trukiloa hartu ta buruan ditudan ideia zoro guztiak hor isladatzen baditut ... gaitzerdi .

Joango naiz tarteka argazki batenbat hemen ipintzen , ea batenbat itxurazkoa ateratzen dudan .

Eta igandean ... Bueno , hoi hurrena kontatuko dut .


Desagertu egiten zara
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean.

Orduan, zeu zara hizpide
zeu zara laudorio
ez duzu parekorik.


Soilik begiak ixterakoan
itzultzen zara zeugana
betazalak erauztean .



17 abr 2008

Ba hoi


“no me importa que sea difícil

si lo hago contigo

que mi única patria es la mar

y ahora mi mar eres tu.

romper amarras sin

miedo a perderme,

ahogarme en tu cuerpo...".

15 abr 2008

Egan


"No sé; me importa un pito que las mujeres tengan los senos como magnolias

o como pasas de higo; un cutis de durazno o de papel de lija.

Le doy una importancia igual a cero, al hecho de que amanezcan

con un aliento afrodisiaco o con un aliento insecticida.

Soy perfectamente capaz de soportarles una nariz que sacaría

el primer premio en una exposición de zanahorias;

¡pero eso sí! - y en esto soy irreductible - no les perdono,

bajo ningún pretexto, que no sepan volar."



Oliviero Girondo