20 jun 2008

Errealitatea


Argizpiak ikusi nahi ditut , zulotik atera .

Bizkar gainean dudan zama puta honek ez dit usten ordea .

Joan zaitez popatik hartzera , etzaitut nerekin eraman nahi .

Etzaitut gehiago eramango .

Errealitatera itzuli nahi dut .

Nere burua zu bezainbeste maitatzen dudan errealitatera , zure erdia behintzat .

Gure begiradek , besarkadadek , nahiek , irriparrek eta arimek elkar egiten duten errealitatera .

Betiko errealitatera .

Gure izarrek elkar egiten duten errealitatera .

19 jun 2008

MERAVIGLIOSA CREATURA


Molti mari e fiumi

Attraverserò

dentro la tua terra

mi ritroverai

turbini e tempeste

io cavalcherò

volerò tra i fulmini

per averti

18 jun 2008

?


Zein da zure bihotzaren pisua? Zenbat aldiz hil gaitezke? Zenbat malko isur ditzake bihotz batek? Noiz ohartzen gara hilda gaudela? Zer da maitasuna? Zenbat pisatzen du itzalak? Itsasoak betiko ezabatzen ditu hondartzako oinatzak? Nora joaten dira itsasbeheran isuritako malkoak? Non daude barkamenaren mugak? Zer da heriotza? Zenbat kasualitate behar dira bi pertsonek elkar ezagutzeko? Zenbat behar dira biak aldentzeko? Hilda egon arren, zergatik tematzen gara bizirik gaudela sinesten? Zenbat pisatzen du bizitzak? Nor da erruduna? Erruak eta errukiak erro bera al dute? Bizitzak egin dezake aurrera ezer gertatu ez balitz bezala? Zer dago bihotz baten barruan? Zenbat pisatzen du mendekuak? Zenbat aldiz bizi gaitezke? Hiltzeko gau ederra da gaurkoa? Ba al da hiltzeko ederra ez den gaurik? Nora doan ez dakiena galdu al daiteke? Zenbat pisatzen du maitasunak? Malkoak gramotan neurtzen dira? Ala mililitrotan? Zenbat buelta eman behar ditu munduak gu elkarrengana hurbiltzeko? Bizi daiteke bihotz baten zain? Zenbat aukeren bilduma da bizitza? Eman gabeko zenbat aukeren bilduma da heriotza? Zertarako behar dugu beste bihotz bat? Berriro hiltzeko? Berriro amets egiteko? Zenbat pisatzen dute ametsek?

10 jun 2008

Amaiera


Historia guzti hau Genaro-rekin batera hasi nuen , eta hala bukatzea gustatuko litzaidake .

Ez da izan ez , futbolaz hitzegiteko blog.a , ezta futbolaren jarraipena egitekoarena , baina hala bukatuko dut .

Igandean errealak izugarrizko txaskoa , jokalariak oso burumakur , zer esanik ere jarraitzaileak , eta baita ere , hemen nere tailerrean aurkitzen diren nere lankide erreal zale sutsuak . Diaz De Cerio-k lurrak irentsi zezala nahiko zuen .

Atzo Italiak izugarrizko txaskoa , ikusi besterik ez nere lagun Genaroren aurpegia , lurrak irentsi zezela nahiko zuen italiako edonorrek , baina berak ez , Gattusok ez . Borrokatzaile sutsua ezpairik gabe , indarrez betetako gizona , kemena eta auskalo zenbat gauza dituena .

Gustatuko litzaidake bere hainbat kualitate edukitzea ze ... nik ere lurrak irensteko nahiaren sensazioa dut barrenean ....

Eta nik ez dut partidorik galdu , ez naiz errealzalea , gustoko ditut italiarrak baina , ez naiz tifosia ; eta gainera aurtego playerotako irabazleetako bat izan naiz .

Baina .. ez dut indarrik beste partidu bat jokatzeko


Adiorik ez ,

garaipenaren egunean ikusiko gaitun/k !!!

25 may 2008

Nahia


Udara nahi dut , eguraldi ona , zurekin pasiatu , besarkatu , eskutik heldu , zure komplize izan , laztandu , muxukatu .


Zu nahi zaitut .

24 may 2008

....


Enbata , gure enbata , Euskal-Herriko onena data ...

Hemen dabil txaranga bat kalea bueltaka , baina zer dira ba , festak ? Zenbat irauten dute ba Santa Marinako jaiek ??

Izan ere txikitan amak zioen Santa Marinekin jai danak erreskan , ta udara gainian . Nere lehen juergak han izaten ziren . Ama Santa Marina noa ! Eta bide gurutzean ... beti hondartza aldera . Han ixkutuan ibiltzea zegoen eta ...

Izango dugu nahiko arraun , nahiko parranda , nahiko eguzki , nahiko bidaia , eta nahiko ..... Auskalo .

Egunean , egunekoa .

Gaur ez nago oso inspirauta , hoi gertatzen da ostiralak nahi baino gehiago luzatzen direnean . Baina ze demontre , etxera itzultzean ekarri nuen parreagatik bakarrik , merezi zuen .

20 may 2008

Gaur hirekin egin diat amets


Gaur hirekin egin diat amets . Ihadanik ahaztua nian hire irrifarra , azken urtetan ez bait huen nere aurrean askorik erakutsi . Hala ere , ez diat argazki zaharretan begiratu beharrik , nere barnean gordeta bait diat .

Asko zor izan diat bai , hiregatik diat Athletic bihotzean , hiregatik dizkiat paletak hilak eta auskalo zenbat gauza . Gogoratze haiz ? Hoi dek hoi sustoa eraman geniana .

Bakik ? Ilobek , nik hiri deitzen nian bezala deitzen ziatek , eta amak ere , hiri deitzen zian bezela . Baita lagun miñek eta etxekoek .

Bazekiat ez niala hik merezi huan bezelako agurra eman , noizbait eman banian .

Beti egongo haiz nere oroitzapenetan , nere eta hire parte dituk .


Adiorik ez ,

egun haundirarte