22 jun 2007

Aldatuko zinake ?

Si supieras que morirías hoy,
Ver la cara de dios y amar
¿Cambiarías?

Si supieras que el amor podría romper tu corazón
Cuando anda muy bajo y no puedes caer
¿Cambiarías?

¿Qué tan mal, bien tienen que estar las cosa?
¿Cuántas pérdidas? ¿Cuánto arrepentimiento?
¿Qué reacción en cadena causaría un efecto?
Te hace virar
Te hace que trates de explicar
Te hace olvidar y perdonar
¿Te hace cambiar?

Si supieras que estarías solo,
Saber lo correcto,
estar equivocado,
¿Cambiarías?

Si supieras que encontrarías la verdad
Que acarrea dolor que no puede ser aliviado
¿Cambiarías?

¿Eres demasiado presuntuoso que no te puedes doblar?
Si todo resulta en explotar
¿Estás seguro que no te arrastrarías?
Si no fuera por lo bueno,
¿para qué arriesgar

Si todo lo que piensas que sabes
Hace tu vida insoportable
¿Cambiarías?

Si haz roto cada regla y cada promesa
Y los momentos difíciles llegan para deprimirte
¿Cambiarías?

21 jun 2007

Nola aldatzen diren gauzak , Kamarada


Ematen duenez , ez naiz bakarra .

Nire gogoak eta nahiak etengabe aldatzen ari dira , nik nahi baino azkarrago , izan ere , buru santu honek izugarrizko lanak ematen dizkit . "Hemen egon nahi dut" ; pentsatzen dut , "baina ez al da hobe izango han egotea?";"ez naiz gustorago han egongo?" .

Nola aldatzen diren gauzak egun batetik bestera , nere barrenean bai behintzat eta dirudienez .... nere ingurutik kanpo ere bai . Savio jokalaria egun batean donostian prentsaurrekoa ematen negarrari ezin eutsirik , eta hurrengo egunean ; gorri-urdinez jantzita pozez txoratzen eta aurpegian kabitu ezinezko irriparrearekin ; Urzaiz , gure Isma haundia , 11 urte eta gero ba omen doa , bihar irtengo omen da prentsaurrekoa ematera , malkorik ikusiko al dugu ? ; eta azkenik , Goñi berriz kantxetara itzuliko omen da !!

Bestalde , herriko zati haundi batek aldaketa eskatzen du , utziko al diote aldeta hori ematen ?

Nere kuadrilako batek ere , kamaleoiak bezela buruko kolorea aldatzen du , badakizue , egoeraren arabera .

15 jun 2007

Ez dago miraririk ; bizitzea besterik


Gorroto ditut gezurrak , eta gende gezurtia , zer egin behar duzun etengabe esaten dizuna eta beraiei momentua heltzean .... juxtu kontrakoa egiten dutenak .

Aldendu egiten naiz holako gendetik , etzaizkit interesatzen .

Askotan jendea atzetik ibiltzen da hitzegiten , akaso beldurra ? Inbiria ? Mesfidantza ? Besteei burua berotu eta gero , ezkutatu egiten dira , alderatu , beraiek hartu beharrekoak , besteek har ditzaten , badaezpada .

Arrazoi guztia dutela pentsatzen duen gendea , besteei ez diona entzuten , beraiena ta kitto , jaungoikoa eta lege zaharra .

Akaso ni izango naiz hemen arraroa .

Ea zer dakarren datorren asteburuak , etorkizunak .

Baina gustokoak ditut geuzur txikiak , hori bai .

Notizi bat eman didate : Urrian Valentzira noa lagunekin , "Enrique Bunbury" zain dugu eta bere taldekieedekin . Ea .

13 jun 2007

Besarka nazazu


Ametsen kopa hutsik dagoenean
eta mila erle sabelan jolasten
gauak lapurtzen dizkidate.

Ez utzi bakarrik
orain oso txikia naiz eta,
eta amets gaizto batetik esnatzean
ezer ez da aldatzen
dena berdin jarraitzen du

Besarkatu, besarkatu...
eta ezertxo ere ez esan
tristura honek ez nau bakarrik uzten
eta izuak min gehiago ematen du

5 jun 2007

Ke dure !!!


Ze ederra den , eguna gustora hasi eta oraindikan eta gustorago amaitzea . Nere bizitzako erabaki garrantzitsuak hartzeko unea gero eta gerturago eta ... halare pozik , lasai . Atzo jaso nuen deiak izango al du zerikusirik ?? Beharbada baina , " tiempo al tiempo " .

Egun oso okupatua izan dudan arren ; batera eta bestera ibili naizen arren ; lana , kursoa eta futbol partida eduki ditudan arren ; indarrez aurkitzen naiz gerturatzen ari zaizkiten erronkei aurre egiteko . Bihar berdin pentsatuko al dut ? Sensazio berdinak edukiko al ditut ? Asko maite dudan lagun baten hitz eta opinio batzuk jaso ditut gaur arratsaldean , etxebizitza , lana , alokairua eta .... buruz , eskertzekoak benetan . Kontutan hartuko ditut , nola ez !!

Lasai , ez naiz eta ezkontzen .

Banoa sukaldera ze oraindikan eta ez da eguna bukatu , "harrikoa" egin behar dut , labadoratik erropa atera .... puf ! Hain irriparftsu bukatuko ote dut eguna azkenean ?

Seguru baietz .

31 may 2007

Jaungoikoaren Legea


Ematen du gustoa hartzen natzaiola honi , segurazki egia izango da , gogor ekin diodala ematen du , hamargarrenean bukatuko ote da ? Auskalo .

Izan ere , ondo datorkit egunean burutik pasatzen zaizkidan mila historiotatik bat hemen isladatzea , idatzi eta kitto ; on egiten dit , lasaitu egiten nau . Nere buruak lan gehiegi egiten du askotan eta .... Bueno , hori hurrengo baterako ustea hobe .... Gaur nere herriaz hitzegin nahi dut .

Nere ustez ilegala da bizi naizen herria , edo ilegala izango da laister . Bai , denek esaten dute partidu politiko baten edo gende mutzo baten ideiak ilegalizatzearen alde ez daudela , baina momentua iristen denean , bozkak kontatzerako orduan , edota bakoitzak bere eskainuak gorapaitzerako orduan , ahaztu egiten dira , beste alde batetara begiratzen dute . Eta gero Etika lekzioak ematen etengabe .

"Zarautz , herri ilegala " lema jarri beharko genuke zarauzko sarreran eta irteeran , denek ikus dezaten . Hau guztiaren konponbidea non egongo ote da ? Denen artean ez badugu konpontzen ...

Ez dut Jaungoikoan asko sinisten baina bai esaera zaharretan ;


"Bakoitzari berea , Jaungoikoaren Legea"

Konplizitatea


Atzo Donostian izan nintzen , eta banku batean eserita nengoela , bikote edadetu bat eseri zitzaidan aldamenean, gustora zeuden elkarrekin , elkarren arteko konplizitate ikaragarria , harrituta gelditu nintzen , zur eta lur , hainbeste urte elkarrekin eta ... oraindik irriparrea aurpegian .
Gogora datorkit orain dela denbora dexente blog batean irakurri nuen eskutitz bat , zarauztar batek idatziriko eskutitza , Bertol-ek , hunkituta utzi ninduen .
"Plagio"-a egingo dut ;

"Zarautzen, 2002garreneko ilbeltzaren 9an

Iñaxio maitea:
Zemouz zaude?Beti bezela irrifartsu ta alai, seguruna! Izketan baño geyo bertsotan iten ingurukuak nazkatu arte! Ni, ze esangoizut ba, ondo ez. Betiko martxan. Bakizu, nobedade andirik gabe. Esnatzian, gosaldu, ta rebista txoro oyek letzen ematen det goiz erdiya, telebistai beira ezpada. Ta gero, bazkaya iten distraitzen naiz, radiyua piztuta detela. Konturatu naiz, asko laguntzen didala norbaiten aotsa gertutik aditziak. Ez dakizu zuk zer dan norbean urratsen oiartzuna bakarrik entzutia! Isiltasunak ematen baitu bakardadian neurriya, Iñaxio, isiltasunak.

Eguerdi partian beintzat, gure Kontxita etortzen zait bisitan nola nagon ikustera ta kontu batzuk esaten dizkit ta zerbait distraitzen gera sikiera. Lenguan, gañera, Ainararekin etorri zan. Ze maja dagon gure biloba, Iñaxio. Or ari da inglesa gora ta inglesa bera, 5 urte besterik ez dazkan arren. Izan'e orain eskoletan inglesa ta frantsesa, euskera baño leno erakusten baitiyete. Ola altxako degu euskalerriya, bai, zuk esaten zendun moduan. JELOU amona esaka sartu zan etxian, EGUNON natual bat esan biarrian. Ta agurtzian'e, GUKBAI eo olako zerbait esan zian. Nik'e alaxe erantzun niyon. GUK'E BAI! Ta antxe jun zan gustoa!Gañuntzian, ba ori, alako debilidade punttu bat sentitzen det, baña normala da ori, meikuak ardua ta pastelak ta gustatzen zaiten guztiya debekatu baitit. Zerbaiten pozakin'e bizi berko deu ba guk'e! Obe lueke meiku auek geatzen zaigun apurra ondo bizitzen lagatzia, apur ori alperrik luzaaaatzen saiatzia baño. Ze luzatzia ez dakit lortuko duten, baña luzio iruitzia seguru nago baietz! Enfin, ze esangoizut ba zuri, ortik pasatakua zera ta zu're.

Ai, Iñaxio, zure falta somatzen det ikiaarri. Bakarrik sentitzen naiz, Iñaxio. Lenguan, igandero bezela alabak pasiara atea nindunian, Tenteneko baserriya zegon lekutik pasa giñan. Zegon diyot, orain MAXI oyetako bat baitao bere ordez. Ez dezu sinistuko baña nearrez asi nitzan txoruan moduan. Tenteneko metan atzian lardaxkan nola ibiltzen giñan gogoratu nitzan derrepente ta ezin izan niyon nearrari eutsi. Ayek bai garayak Iñaxio, ayek bai garayak. Ta segidan, Ayako mandiyuan naiko dantza inda gero, Santa Barbara ermitaraño jun giñan artakuaz oroitu nitzan. Nola euritan in gendun bide guztiya, eskutik elduta, Zarautz gañian trumoyak ta tximistak eroitzen ikusteko. Goraño nola iritsi giñan ezurretaraño bustita ta nola besarkatu ninduzun euri azpiyan. Ta an, Zarautz lanbrotu ura beyan, ta trumoi ta tximista ayek buru gañian kolpeka genitula, nola eman zenidan iñoiz eman didazun musurik gozoena. Oraindik goguan det zure ezpain bustiyen kontaktu beroa. Ezetasun otz arren berotasuna. Ta nola belar busti aren gañian bat egin gendun, gure asierako arnasestua, trumoi otsen gañetik Zarautz guztiyan entzuterañoko ulu ta aiene biurtu arte. Pasatako pulmoniya naiko kastigu izango ote zan goikuak eramaten gaitunian egindakuak kontuan ez artzeko!

Ai, Iñaxio, barre egiten det orain au eskribitzen ari naizela, baña lengo igandian ezin izan niyon nearrari eutsi. Ta gure Kontxitak zer nun galdetzen zian, zer nun horrela jartzeko. Nola esplikatu bear niyon nik burutik pasatzen ari zitzaitena? Nola esan zure eguneroko kariñoa falta zaitela. Senitarteko batek emateik ez dun kariño berezi ori. Falta zaitela. Bear detela. Nola esplikatu zure zurrunkak bear ditutela loak ar nazan. Tartian-tarteko zure petralaldiyak. Inguruan zaudela somatzeko. Or zaudela sentiaraziko didaten zure marmarrak gutxienez! Nola azaldu bear niyon zure albuan esnatzia baño gauza zoragarriyagorik ez dagola munduan. Begiyak irikitzian zure azal ximeldua nirearen ondoan aurkitzia. Sentitzia. Ezer ez zitzaitela pasatzen esan niyon malkuak sekatzen zizkidan bitartian. Uzteko pakian. Erotzen asiya naizela pentsatuko zun. Ta arrazoi izango du igual. Zertan ari ote natzaizu bestela, nora bidali ere ez dakiten karta au eskribitzen. Agiyan zure izena jarri ta karteruak jakingo du nora eraman. An egongo zera, seguruna San Antoniyon onduan, gure billobak ea ondo arrejuntatzen ditun bijilatzen. Beti gustatu izan baitzaizu kontu oyetaz enteratzia, beti izan baitzera kuskusero xamarra, Iñaxio. Kuskusero zoragarriya, dudarik gabe. Ba orixe jarriko det postazalian, bai. Iñaxio Martirikorena. Zerua. San Antonion ondora. Ta depaso musu bat bialiko dizut kartakin batera. Santa Barbarako artan erraietan iltzatu zenidana bezelakoa. Euri azpiko muxu bat zure billoben inbirik izan ez dezazun ni allatzen naizen bitartian.

Lasai, Iñaxio, segituan naiz ta or.

Aztu ezin zaituen, Margarita "