30 ago 2007

Bigarren geltokia : Granada


Iritsi ginen bigarren estaziora , teorikoki gure hiriburua den Madrid atzean utzita , itzuliko naiz berriz , baina Abuztua ez den beste batean .

Bigarren estazioa : Granada . Izanda nintzen bertan orain dela 14 bat urte , ume moko bat nintzela . Orduan era batera ezagutu nuen eta orain , beste era batera , agian beste 14 bat urte pasata beste era batera ezagutuko dut , baina orain , ezagutu dudan bezela geratzen naiz . Bero , tapa , tinto de verano ta gende artean pasa genuen estantzia , nahiko parre , eskerrak ez genuela gauean irtetzeko intentziorik , bestela ....

Egia esan , eguardi aldean irten ginen kalera eta goisaldearte ...

Hirugarren esatazioa beste batean kontatuko dut .

Bada kasi astebete etxera itzuli nintzela eta , sapore oso onarekin gogoratuko ditut 10 egun hauek , bai bizitako esperientziengatik , ezagututako tokiengatik , euki dudan lagunarteagatik , nere kompañero de kamangatik eta naiz eta jakin , konturatu naizelako edo konfirmatu dudalako zenbat maite ta behar dudan jende bat , eta baita ere zenbat maite nauten .

Eskerrik asko

13 ago 2007

Lehenengo Geltokia : Madrid


Ahaztuta nuen dagoeneko zer zen astelehena ailatu eta presik gabe esnatzea , lasai gosaltzea , bide batez ondo golsatzea , egunkaria lasai irakurtzea eta nire nagusiaren aurpegia ez ikustea .Ondo eramaten naiz berarekin baina , eskertzen da bera ez ikustea , batez ere astelehen goizetan eta asteburu gogor baten ostean . Bolada batean ez dut ikusiko .

Bihar espainia konkistatzera irtetzen gara , eta bidean , Madriden geratuko gara pare bat egunetarako , lagun zaharrei bisita egin eta "Latina"-ko festak ezagutu .Hasteko ez dago gaixki .

Ea bigarren geltokira ailatzen garen.

8 ago 2007

Danetik at


Txikitan oso gustokoak nituen piraten pelikulak , baita ere bakero eta indioenak . Amak dioenez , orduak pasatzen omen nituen etxeko pasilu eta sukaldean nere plastikozko indio , soldadu , zaldi , karro etabarrekin. Nere momentua izaten zen , bat mugitu ezkero edo bat kendu ezkero .... gogoratzen dut pare bat zakukada nituela , danak kontrolpean nauzkala eta bat falta ezkero .... amen ! Bost anai arreba izanda .... ez zen oso errexa izaten zure momentua eukitzea eta aurkitzea. Nahiko lan eukitzen nuen "figurita" hoiek danak tente jartzen , kolokatzen , atzera ta aurrea , nere taktikak .... jejeje . Ze ondo pasatzen nuen !! Nere anaietako bat ostiyana jotzera etortzen zen arte . Nere munduan ibiltzen omen nintzen , ta berak dioen bezela "kriston pakia ematen huan".

Izan ere , beti izan dut gustokoa mundu honetatik aldegitea , amestea , ezagutzen ez dudana imaginatzea , alde izkutuak , danetik at , pake pakean , nere munduan , inork ez nazala ezer esan , ez deitu ez ....

Beharra badut .

7 ago 2007

Zein ote da hitz egokia ?


Etxean bakarra naiz bikoterik ez dudana eta koadrillan ere , ez gara asko geratuko . Ardi beltza izan ote naiz ? Edo txuria akaso ? Berezia izango naiz ? Pasiorik pizten ez dudana ? Zatarra ? Zorte txarrekoa ? Pasotismoa ? Ez dut interesik sortuko ? Hainbeste galdera eta ...

Aurreko batean , nere lagun batek arazo bat nuela esan zidan : konpromisuari beldurra niola , egia esan , baliteke . Ez dakit zein de hitza baina .... Argi daukadana ez dudala sufritu nahi , badakit eta zer den hori .

3 ago 2007

Nerekin eramaten zaitut


Beti pentsatu izan dut nola eskertu , dagoen oparirik haundiena egin izanaz , daukazun guztia oparritu izanaz ,nere ilusioengatik denbora galdu izanaz , negar egitea aldatzeagatik nere izenean borrokatzeagatik , ausarte izango nintzen tokia bilatzeagatik , zoriontsu izan nendin nere buruarekin .
Zuregatik borrokatuko dut , eman didazun maitasun guztiarengatik eta zurekin edukitzegatik igarotako denborarengatik ; zure dizdira eta berotasunarengatik zurekin gelditzen naiz ,eta nerekin eramaten zaitut

2 ago 2007

Hitanoa


Badut lagun bat neska naiz mutilei hikaz beti berdin hitzegiten diona , "zer nahi dek ?" galdetzen die , egia esan niri belarritako mina ematen dit .

Gogoratzen dut txikia nintzenian , nola aitonak bere alabei hikaz hitzegiten zien , gustokua nuen , baita ere nere amak eta izebak nola hitzegiten zuten beraien artean hikaz , hizkera azkarra , zuzena eta goxoa . Badira urte batzuk hizketaldi haiek ez ditudala entzuten , izan ere izeba aitonak dagoeneko ez dira gure artean aurkitzen.

Niri ez dakit zergaitik , neskei eta gurasoi zuka hitzegin behar zaiela , errespetua zor zaiela , eta horrelako kontuak aipatu izan dizkidate . Gaur egun , nik hika erabiltzen duk gehien , bai ezagunekin , bai kuadrilan eta baita ere familiakoekin ere . Baina hoiek danak gizonezkoak izaten dira normalean . Neskei , baita ere nere etxekoei , zuka hitzegiten bait diet , baita gurasoei ere . Ez beraiek niri bezala , beraiek hikaz hiztegiten didate .

Bada neska bat ezagutzen dudan momentutik , hikaz hitzegiten dudala berarekin . Egia esan gustokoa dut berarekin horrela hitzegitea , baita ere berarekin hitzegitea .

Ea horrela jarraitzen dugun .

27 jul 2007

Oporrak


Buruak deskantsu bat behar izaten omen du askotan , eta gorputzak . Nik burua baino gehiago gorputza dut nekatuta . Opor beharra , eguzki beharra , lasaitasun beharra , ezer ez egiteko beharra …. Urteroko leloa . Jende askok gaur hartzen ditu oporrak , zorionekoak hoiek . Tamalez , niri oraindikan gelditzen zaizkit egun batzuk , edo hobe esanda , aste pare bat .

Eta banoa urrutira dio kantu batek , eta ni ere juango naiz , gustora , alai , esperientzia berrien bila , baina ez dut uste gorputza oso deskantsatuta ekarriko dudanik , eukiko dut denbora bueltatzen naizenean nere herriaz gosatzeko , hemendik aurrera jendetza ibiliko bait da eta nik …. ez dut maite jendetza , helatu bat hartzeko burrukan , herriko kaleetatik zuzen ezin joan , hondartzan bat bestearen gainean ondokoaren oinak usaitzen , … ditxosozko udara , eta hori udara maite dudala …

Baina ze gustora egoten den bat gauean terraza batean "katxarro" bat edanaz konpainia onarekin itxasoari begira ?