Nire kronika berria "Marmol Futbol Taldea" orrialdean , bere partaide naizenez ,
http://marmol.mundua.com/2007/10/11/17yan-txokoa-itsaslur-marmol/
11 oct 2007
5 oct 2007
Bazen behin ...

Bazen behin pirata maltzur bat. Pirata horrek Erik Bizar Urdin zuen izena eta bere galeoi zaharra beti altxorrez gainezka zeukan, baina oso bihotz gabea zen. Gainera altxor guztiak diruz beteta zituen eta egunero zentimo guztiak kontatzen zituen. Bere galeoian bera bakarrik bizi zen.
Behin batean uharte galdura abiatu zen eta iritsi orduko bere altxor guztiak han ezkutatu zituen, orduan emakume bat oihukatzen entzun zuen eta oso beldurtuta ezpata atera eta bere itsasontzira korrika joan zen.
Batzuk diote bere itsasontzia hondoratu egin zela, beste batzuk istorio hau gezurra dela; baina ni ziur nago egia dela.
Horregatik daramatzat bi urte nire galeoia prestatzen, marinelak bilatzen eta, nola ez, Erik Bizar Urdinaren altxorra non dagoen pentsatzen. Baina denei esan diet bihar portutik alde egingo dugula eta nora goazen ez dut esan behar. Joxepa hurbiltzen zait, bera nire lagun miñena da eta ezin nion ez etortzeko esan; eta berak ere badaki, ziur nago, altxorra topatuko dugula. Baina lo egiteko ordua iritsi zen.
Iritsi da eguna. 30 marinel ditut, nire itsasontzia prest dago eta garrantzitsuena, ni oso urduri nago eta norbaitekin hitz egiteko Joxeparengana hurbildu naiz.
- Kaixo Joxepa, prest al zaude galeoian itsasoa zeharkatzeko?
- Bai, noski. Aste guztia daramat bidaia hau antolatzen.
- Agur ba, ez ahaztu bostetan hemendik ateratzen garela!
- Agur!
Bostak iritsi dira, 15 kilometro daramatzagu eta Joxepa hunkituta dago, ni ere oso urduri nago, gainera hor alboan izurdeak saltoka daude!
Bat-batean lanbro arraro batean sartzen ari gara eta denbora gutxi iragan ondoren ez da ezer ikusten. Nire galeoia kulunkatzen ari da eta oso beldurtuta gaude. Baina txarrena da ez dakigula nora goazen!
Hurrengo goizean eguzkiak esnatzen gaitu, zorionez uharte bat begiztatzen da. Kemen handiz hara iristea lortzen dugu.
- Non demontre egongo gara?
- Itxaron, oraintxe bertan Martin begiratzen dago –dio marinel batek.
- Ea! Adiskideak uharte hau ez da mapan ageri, orduan uharte galduan gaude!
Denok lurrera joaten gara eta uhartea arakatzen hasten gara. Baina Joxepa zuhaitz baten sustraiekin topo egin eta lurrera jausi da, orduan lurra oso gogorra zegoenez zulo bat egin eta altxorra aurkitu du!
Baina aberatsak garela pentsazen dugunean, kutxa ireki eta altxor guztia pezeta zaharrez beteta dago

2 oct 2007
Hasi

Hil eta berpiztu egin naiz , nere errautsekin zuhaitz bat landatu dut , gaurtik aurrera zeozer hasi da , polita , bere fruitua eman du .
Tristura eta nahigabezko nere olerki guztiak suntsitu ditut , ondo pentsatu dut eta zalantza izpirik gabe zure ondora noa .
Lagun nazatu eta lagunduko zaitut , gaur beste bizitza batekin amestu bait dut , beste mundu batean , baina zure ondoan .
Ihadanik ez nabil amets puzkatuetan atzetik , zure begietako hariarekin josi bait ditut , eta oraindik asmatu gabeko akordeekin kantatuko dizkizut .
1 oct 2007
Oroitzapenak
Ze oroitzapen :" ...Eguneroko bizitza ikatza bezelakola
bexomorroak ixurtzen hasi zenean etengabe.
Gero ernari gelditu zen ibaia zerutik
atergabe jautsitako espermaz, alkandora
arrosak loredunak xuriak gorribeltzak
multikoloreak herrestan eramanez,
eta aste berean ni puta bat naiz oihuztatu
zuen ezkontza despedidan Champagne,
Olivetti batetan bere lehen gutun erromantikoa
osatu zuen sekretaria lotsatiak;
eskaleek halere trapuzko etxeak jaso
zituzten zubipean mitxeletak babesteko,
kattagorriek supermerkatuari eraso zioten
altxa besoak non da intxaur kaxafuertea..."
25 sept 2007
Globoak

Gorria nuen nik maitatuena , edo bestela beltza . Izan ere , tamainu eta kolore ezberdinetakoak izan daitezke . Txikitan , haizez puztutzen genituen , baina halako indarrez eta intentzioz puztutzen nituen ze .... segundu batzuetako zorabioa besterik ez nuela lortzen . Haunditzen hastearekin batera , bihurriagotzen ere hasi nintzenez , badakizue , haunditzen tea txoratzen , globoak urez betetzen genituen , baina oraingoan txikiagoak , eta zorabioa lortu beharrean , amaren errieta jasotzea besterik ez nuen lortzen etxera iristean , goitik behera blai eginda iristen bait nintzen . Eta hori bazen gaitzerdi , korrika zaio galantak botatakoa bait naiz , elkarri botatzen ez ezik , beste batzuei edo kotxeei botatzen ibiltzen bait ginen .
Aspaldi ez ditudala esku artean eduki , nere etxeko tropeltxoa haunditzen hasi zen arte , orain ilobatxoei puztutzen zorabiatzen naiz , eta haunditzen dihoazten einean , zaharrenei urez nola bete ere erakutsi izan diet , hori bai , orain ere ixkutuan , izan ere , txikitako trukoak ez dira behin ere ahazten , gutxiago bihurrikeriak egiteko izanda .
Ilobez aparte , beste gauza batzuetarako erabili ohi ditut orain globoak , tamalez ez nahi beste.
Imanolius , gainditu al diyat azterketa ?
21 sept 2007
"Txortan berbia" - Bizkaieraz
Jaun-andriok, nik aukeratutako berbi "Txortan"da. Erabiltxen dala? Bai, asko, bañe eñ gitxi! Ondala gitxi entera na nundik datorren "txortan" berbi. Euskal Herriko arrantzalik, aspaldi, ondala urte asko, aparteko uretan ibiltxen zinin, Terranova ingurun edo Gran Sol aldin, egun askoko marik etxen ben, denpora asko etxetik kanpo. Haurreatxik, han ingurun lurre joten benin (esate bateako Eskozi aldin) popi galdute putetxea bisitxa juti normala zan. Eta denpora gitxi eukelako alde batetik, eta diruaz be ezebizelako franko bestetik, hango emakimunin oferti hauxe zan: "Short Time". Hori gure gixonantzako "txortan" zan (ikustezue kostakuk hizkuntza kontun ilustrauk gazela). Egixe ra? Beteasaber, ez segurua, bañe ez esan eztala politxe?
Nik nahiago
Yo prefiero seguir buscando,Los defectos y los encantos
De una dama golfa y valiente,
Verdadera como la guerra
Despeinada como la tierra
Y canalla como la gente,
Yo prefiero una compañera
Perfumada con la madera
Con el cuero y la palabra,
Hembra, una mujer para mí,
Debe ser mucho más que, una hembra,
Que desprecie las corbatas y el chanel,
El dinero y la mentira,
Solo por esa mujer
Valdrá mi muerte, más que mi vida
Suscribirse a:
Entradas (Atom)