
Atzo "Katamalo" ikusten izan nintzen .
Gustokoa dut tarteka , musika lasaia entzutea , kitarra akustikoa , baxua , biolina , ...melankolias betetako hitzekin nahastuta . Pentsaarazi egiten dit , lasaitu , eta barrenean ditudan korapiloak askatu , guztiz ez bada ere .
Aurkitu dut beste "hoby" bat : Argazkilaritza . Han ibili nitzen klik eta klik . Badakik ez naizela beste munduko iñor baina , gustoa hartu diot , trukiloa hartu ta buruan ditudan ideia zoro guztiak hor isladatzen baditut ... gaitzerdi .
Joango naiz tarteka argazki batenbat hemen ipintzen , ea batenbat itxurazkoa ateratzen dudan .
Eta igandean ... Bueno , hoi hurrena kontatuko dut .
Desagertu egiten zara
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean.
Orduan, zeu zara hizpide
zeu zara laudorio
ez duzu parekorik.
Soilik begiak ixterakoan
itzultzen zara zeugana
betazalak erauztean .