18 mar 2008

14 mar 2008

Arma tiro pum !


Bi iritzi ezberdin aurkitu ditut , bakoitzak ateara ditzala bere konklusioak , pentsa dezala nahi duena edo ahal duena , joka dezala bere kontzientziak usten dion moduan eta ahal bada ondokoari kalterik egin gabe .


27 zapata

Borroka armatua zilegi da. Iritzi hori dut nik. Eta aitortu ez arren, uste dut iritzi hori bera dutela guztiek ere: armadak besterik ez baitaude mundu honetan. Estatuek kolore guztietako armadak dituzte, gobernu territorial zenbaitzuk ere bai eta baita herriek ere euren udaltzaingo gero eta militarizatuagoekin. Gezurra da demokraziarena, armek isiltzen dituzte arrazoiak, hitzak eta eskubideak. Hemen eta edonon. Egon liteke bakezale puruarena egingo duenik. Nire miresmen guztia du horrela pentsatzen duenak. Baina ezin ukatuko dio armez erasotua denari armez erantzuteko eskubidea. Hemen, Kolonbiako mendietan edo Palestinako lurretan.


Eta hor etikak ez du piperrik balio. Edo ezagutzen duzue gerra etikorik! Bestela esan noiz izan diren etikoak armadak, poliziak, ETA eta Ertzaintza.Ostiraleko atentatua basakeria handia izan da. Beste ankerkeria bat gehiago. Beste zerraldo bat, herritar zibil baten beste zerraldo bat dugu mahai gainean (hilotz batzuk hots gutxiago aterata lurperatu ditugu baina!). Gaur hauteskundeak dira eta botoa beste lau urtez injustiziei aterabiderik aurkitu ez eta zauria labanarekin berriz urratzen arituko diren politikariei emango diegu. Inoiz dimisiorik ematen ez duten horiei. Demokraziaren festa denek parte hartu ezin duten hauteskunde eguna dela dioten horiei.


Katxalin

Joko bat proposatzen da.


Mahai gainean dago.


Ez du tablerurik.


Ez dakit mahairik baduen ere.


Arauak ez daude oso argi,


baina helburua eustea dela uste dut.


Nork eutsiko du gehien, gogorren?


Ez, ez da pultsu bat.


Ideologiekin zerikusi gehiago duela uste dut.


Denok dugu habiapuntu bera,


teorian.Denak balio du?


denak balio du.


Bat hasten da eta erlojuaren zentzuari jarraiki denok dugu hitza.


Lehenak EZ dio.


igarrenak EZ NIRE IZENEAN.


Hirugarrenak KOLDARRAK, ZEKENAK.


Laugarrenak NIK KONDENATZEN DUT.


Bostgarrenak INJUSTUA DA,


Seigarrenak INDARKERIA EZIN JUSTIFIKA DAITEKE.


Zazpigarrenak BIZITZA OROK DU BALIO BERA.


Eta zortzigarrenak hiltzaile aurpegia duela sentitzen du aurrekoei haien esaldiei buruz pentsa dezaten eskatuta. Erreflexio internoak eskatuta, baina klaro, kondenatu gabe.


Enago ziur norbaitek zerbait irabazi duenik.Bai, Isaías da solasaldiaren protagonista. Ezker abertzalea urruna.Eta bai, baliteke batek baina gehiagok hau joko bat ez dela esatea, baina nazkatuta nago beste batzuek nola jokatzen duten ikusteaz, eta horiek bai egiten dutela geure izenean. Hori etzaigu gehiegi axola.


Nik jokatu nahi dut, jokatzeko eskubidea eskatzen dut, nire izenean ez inorenean. Ez dakit aguantatu dudan, errenditu naizen, etsi agian, posizionatu naizen ala ez, baina jokatzen ari naiz.Joka dezagun ba.


Beittu egin nozu


Nire begixek,kontuz!

Argixeixek dire

azal zurixe dekot,

mesedez, labanik ez egin

Beittu egin nozu

beittu... beittu barriro

apurtxu bat falta da

apur bet... ametsa egi egiteko.