22 oct 2008

Berdurra eta izua


Ez nau izutzen negu hurbilak

uda betezko beroan

dakidalako irauten duela

orainak ere geroan

nolabaitezko kate geldian

unez uneko lerroan

guztia present bihurtu arte

nor izanaren erroan.


Ez nau beldurtzen egunsentian

arnas zuridun izotzak

nun dirudien bizirik gabe

natura zabal hilotzak

eguzki eder joan guztian

argia baitu bihotzak

eta begien milla ernegai

iraganaren oroitzak.


Ez nau larritzen azken orduan

arnasa galdu beharrak

bide xumea hesituarren

amildegiaren laarak,

ardo berriak onduko ditu

mahastietan aihen zarrak

gure oraina arrazoiturik

beste batzuren biarrak.


Ez nau iluntzen baratzatikan

azken loreak biltzeak

muga guztien arrazoi billa

arnas gabe ibiltzea

karratsaldeko argi betera

zentzu denak umiltzea

kamets betezko loa baitakar

behin betirako hiltzeak.

17 oct 2008

Olatua


Nere herrian olatuak egiten dira .


Bueno , batzutan ez .


Olaturik izan ezean , ezin gure surflariek beraien kirola "praktikatu" .


Olaturik ez bada , haizeak edo itsasoak lanin egin ezean , ezin gure surflariek beraien kirola "praktikatu" .


Baina haizea eta itsasoa ez dira beti ados egoten azaltzeko , olatuak gure kostara ekartzeko eta gure surflariei plazerra emateko , beraiek hainbeste maite duten hori "praktikatzeko".


Olaturik ez bada , batzuk etxean geldituko dira , beste batzuk ordea , olatuaren bila abiatuko dira , iluizioz , eta azken batzuk aurrekoi jarraituko diete , edo beraiek bilatutako olatura igoko dira , ezer eskertu gabe , eta ahal badute olatua ere kenduko diete hara iristean .


"Betiko leloaren betiko leloa "

8 oct 2008

Esango dinat


Laga egingo haudala pentsatzen baldin badun,
oso oker hagoela, ziur egon haiteke.
Zer egingo nuke nik ene ondoan ez bahintz,
ez uste halakorik, bestela esango dinat:
burutik hago.

Beraz lasai egin lo, amets gaiztorik gabe, bestela ondo dakin zer esan behar dudan.
Burutik hago. Burutik hago. Burutik hago.

1 oct 2008

Baldin Badator ...


El tiempo ha pasado y Wendy es toda una mujer.
Tiene una hija hermosa, tan hermosa como lo era ella la primera vez que pisó Nunca Jamás de la mano de Peter Pan.
Wendy acaba de acostar a su niña.
La habitación está a oscuras. De repente se abren las ventanas de par en par.
Contra el cielo estrellado se recorta la figura de Peter Pan.
- Wendy, vine a por ti. Es el tiempo de la limpieza de la primavera.
Tienes que cuidar de mí y de los niños perdidos.
Pero Wendy le confiesa que se ha olvidado de volar.
- No malgastes en mí el polvo de las alas de las hadas - le dice.
Peter Pan, que aún es un niño, no entiende nada.
Wendy le dice: - Encenderé la luz para que comprendas
Y por primera vez en su vida, que nosotros sepamos, Peter Pan tiene miedo.
Y sólo acierta a decir: - No enciendas la luz.
Esta noche encenderemos la luz, con la certeza de que si Peter Pan viene a buscarnos podremos sostenerle la mirada sin darle un susto de muerte.
Si Peter Pan viene a buscarles, no lo duden, miren su cara. Y emprendan esa urgente huida.
Y que no me entere yo que se marchan sin nosotros.