21 nov 2008

Akabera


Egia da, heriotzaren lumak lurreratuko nauenean ere , bizitzak berdintsu iraunen duela, munduan .
Ni hilda biharamunean eguzkiak argituko du oraindik? Eta trena ohi bezeala geldituko da bost minutuz geltokian?Eta itsas bazter honetan hausten diren olatu uherrak? Etenik gabe helduko dira hondartzaraino ahalez eta ezinez bazterrean desegitera? Eta ene izterreraino inguratu den karramarroa? Bihar beste inorengana ailegatuko da zangozabal eta haztamuka ? Eta berreala aldenduko da, oraintxe ihesean aldentzen den bezela.
Eta ez dut enekin eramanen ez eguzkia, ez trena, ez karramarroa .
Neu bakarrik eroriko naiz zulora eta egundoko egunik bakartiena izango da . Mundua orohar ez da ene hutsuneaz ohartuko . Ortzean zehar iragandako basahartearen hutsuneaz baino gehiago. Eta ni(ez dela galera ikaragarria?)ez naiz harrezkero enea izanen.
Ez ote dut esango orduan, ematan bezala : Ez dut nahi?Dena dela ekipairik gabe joanen naiz Gehiengoarengana .
Laban zorrotzaileak enparantza bazterrean betiko antzera xirula joz . Eta labanak finduko ditu , zorroztarriaz izar niminoak eginez