Ematen duenez , ez naiz bakarra .
Nire gogoak eta nahiak etengabe aldatzen ari dira , nik nahi baino azkarrago , izan ere , buru santu honek izugarrizko lanak ematen dizkit . "Hemen egon nahi dut" ; pentsatzen dut , "baina ez al da hobe izango han egotea?";"ez naiz gustorago han egongo?" .
Nola aldatzen diren gauzak egun batetik bestera , nere barrenean bai behintzat eta dirudienez .... nere ingurutik kanpo ere bai . Savio jokalaria egun batean donostian prentsaurrekoa ematen negarrari ezin eutsirik , eta hurrengo egunean ; gorri-urdinez jantzita pozez txoratzen eta aurpegian kabitu ezinezko irriparrearekin ; Urzaiz , gure Isma haundia , 11 urte eta gero ba omen doa , bihar irtengo omen da prentsaurrekoa ematera , malkorik ikusiko al dugu ? ; eta azkenik , Goñi berriz kantxetara itzuliko omen da !!
Bestalde , herriko zati haundi batek aldaketa eskatzen du , utziko al diote aldeta hori ematen ?
Nere kuadrilako batek ere , kamaleoiak bezela buruko kolorea aldatzen du , badakizue , egoeraren arabera .
No hay comentarios:
Publicar un comentario