Aspaldian zer idatzi jakin gabe nabil , ezta ideia faltagatik , ze ideia aukeratu eta hori hemen nola isladatu da arazoa .
Herriko festak pasa dira , operazio txiki batek guztiz disfrutatzen utzi ez didana eta frantzia aldean egonaldi txiki bat ere izan dut , eguzkiaz , lagunataz , janaz eta niretaz disfrutatzeko aukera izan dudalarik , ez dago txarto hiru egunetan .
Hala ere , pentsakor nabil azken bolada honetan , hau egin , hura ... historio batzuk nola bukatu , besteak nola hasi ... gauza asko egin nahi eta nola jakin ez , edo ta gauza asko daukadan denborarentzako , prioridade edo antolatze asuntua izango da . Ea .
Baina , lasai ta gustora sentitzen naiz .
3 comentarios:
eharki pasa genin Landetan, eh!! berriro ere errepikatu biarra ziok horrelan bat, ona izan uan ta
hi beti izan haiz cabeza pensante bat. Segizak pentsatzen, noiz edo noiz eukiko dek pentsamendu hoien erantzunen bat....
pnjo
Hasierak beti izaten dira zailak. Askotan geratatu izan zait ezer ez edukitzea blogean jartzeko, baina ikusiko duzu nola egiten duzun aurrera.
Sekretutxo bat: niri ideiak dena batera etortzen zaizkit, orduan word-eko dokumentu banatan jartzen ditut. Askori berba pare bat, besteari ezer ez, eta beste bat erdi-eginda uzten ditut. Gero, denborarekin lantzen noa. Batzuk ez dute argia ikusiko; beste askok, berriz, balio didate burua zuri daukadanerako.
Niri funtzionatzen dit. Baina bakoitzari ondo berea doakio.
Animo, eta ondo ibili
Ez da ezer ez dudala edukitzen blogean jartzeko , baizik eta batzutan gauza batzuk hobe direla hemen ez jartzea , bestetan alperkeria eta bestetan gauza asko esan nahi eta azkenian batez .
Hala ere , zuk irakurtzen duzula jakinda , gehiago landu beharko ditut hemendik aurrera ....
Horrelako principiantia izateko ez dago hain gaizki ezta ?
Publicar un comentario