Badut lagun bat neska naiz mutilei hikaz beti berdin hitzegiten diona , "zer nahi dek ?" galdetzen die , egia esan niri belarritako mina ematen dit .
Gogoratzen dut txikia nintzenian , nola aitonak bere alabei hikaz hitzegiten zien , gustokua nuen , baita ere nere amak eta izebak nola hitzegiten zuten beraien artean hikaz , hizkera azkarra , zuzena eta goxoa . Badira urte batzuk hizketaldi haiek ez ditudala entzuten , izan ere izeba aitonak dagoeneko ez dira gure artean aurkitzen.
Niri ez dakit zergaitik , neskei eta gurasoi zuka hitzegin behar zaiela , errespetua zor zaiela , eta horrelako kontuak aipatu izan dizkidate . Gaur egun , nik hika erabiltzen duk gehien , bai ezagunekin , bai kuadrilan eta baita ere familiakoekin ere . Baina hoiek danak gizonezkoak izaten dira normalean . Neskei , baita ere nere etxekoei , zuka hitzegiten bait diet , baita gurasoei ere . Ez beraiek niri bezala , beraiek hikaz hiztegiten didate .
Bada neska bat ezagutzen dudan momentutik , hikaz hitzegiten dudala berarekin . Egia esan gustokoa dut berarekin horrela hitzegitea , baita ere berarekin hitzegitea .
Ea horrela jarraitzen dugun .
5 comentarios:
Haizak, baina nork esan dik emakumeoi ez hika aritzeko? Gustoa entzuten diat nik ere hika etxea, eta lengusinek hika aritzen nauk...
Traketsegi batzutan...
Ostia errata pare bat bota dizkiat... etxeaN duk eta lengusineKIN.
Eskuak bakarrik dijoaz...
Gustatzen zait hikaz jolastea, baina ez di(n)at horretarako inor aproposik topatzen! Arraro egiten zaidak egia esan horrela hitz egitea
Neuk ere ahal dudanean hika egiten diñat, baina mutilekin eta neskekin, bakoitzari dagokion moduan. Neskei mutilen moduen egitea astakeria haundi xamarra iruditzen zaidan. Galtzeak pena izugarria ematen zidan. Gure herrian normalena dun lehen hitza hika egitea, lagun, ezagun edo ezezagun bati. Baina aspaldian gero eta gutxiago egiten dela esango niken, eta gainera, nondik atera den ez dakidan joera hori, neska bati aizak esatea...
Edukazio kontuak-eta aipatzen zizkiñatenan garai batean, eta hitanoa ia desagertzeko arrazoia hor egon liteken agian. Ba niri askoz hurbilagoa egiten zaidan hika egitea, goxoagoa...
Aspaldiko egun hartatik, gaur sartu nauk lehenbizikoz hire blog-ean, ta egun hartan ezer esan gabe geratu nintzan arren ... bakik nik ere gustora hitzeiteyatela hirekin, eta HIKA!!! sarritan errespetua galdua dugun gizarte hontan ... hika aritzia errespetu falta izan liteken beldurrez??? Mundu onenak in dik arrazoi nagusiya hoi bada!!!
Hitanozale naizen aldetik animatzen zaituztet errespetuik galdu gabe ahal dezuen guztitan hitano zoragarri hau erabiliz hitzeitea, azken baten gure arbasoek erabiltzeko sortuko zuten ezta??? Errespetu falta ... en fin ... no koment!!
Publicar un comentario