Begira ezazu nere begietan eta
ikusiko duzu zer sentitzen dudan zutaz ,
Esaidazu nire beroa sentitzen duzula ,
nire maitasuna behar duzula .
Egiten dudan guztia zugatik egiten dut ,
begira iezadazu begietara ,
eta ohartuko zara ez dizudala ezer ezkutatu ,
ikusten duzuna naiz
Ez dago Maitia , horrelakorik ,
horrelako maitasunik , horrelako zorionik .
Eta horrela maiteko zaituenik .
Ez dago tokirik ,
zu etzaudela
egon nahi dudanik
Egin kasu bihotzari ,
ea nere beroa sentitzen duen ,
zure maitasuna besterik ez dut nahi ,
zugatik burrukatu ,
zugatik sufritu ,
zugatik bizi
Badakizu baietz
2 comentarios:
zoritxarrez, ordia, askotan hitzak ez due ezertako baliyo. ta ezta sarrera honi xarma guztiya kentzeatik...
esperientzi txarren ondoriyua igual...
oix oix oix.... maitasuna usaintzen da???
baietz esango nuke... ;)
Muxuk!
Publicar un comentario