22 feb 2008

Zp edo Barbas ?


Betiko hitz goxoak , Jarrerak , Horretan dira maisu . Betiko erabakiak, Ekintzak , Guztioi hitzak kenduz . Airera mozorroak, airera gezurtiak . Betiko egia faltsuak, Gezurrak , Oro dira anitzak, Betiko itxaropenak , Ametsak , Zabor diren haientzat
Eta zuen zeini emango diozue bozka ??? Axer Lertxundik dion moduan . Zp ? El Barbas ?

Nik aurten nulo , ez dut pentsatzen ipurdia ere mugitzea frontoira joateko edo joan behar den lekura joateko nere sobretxoa eramatera . Nazka-nazka eginda nago , nik ez dut honetan sinisten , ez dut gaur egungo politikagintzan sinisten , ez dut inorengan nere islada ikusten , bakoitza berera , liskarra ta poltsikoa betetzea helburu bakarrak dituztela . Beraien interesak defendatzen dituztela ikusita denon interesak defendatu beharrean .... Ke les den ! Ta badakit segurazki euskal herritarrontzako okerrago izango dela ez bozkatzea baina ....

Nere herriko udaletxeko eskaparatean dauden modeloak ikusita bakarrik ... atzeraka emateko modukoa da .

No hay comentarios: