Enbata , gure enbata , Euskal-Herriko onena data ...
Hemen dabil txaranga bat kalea bueltaka , baina zer dira ba , festak ? Zenbat irauten dute ba Santa Marinako jaiek ??
Izan ere txikitan amak zioen Santa Marinekin jai danak erreskan , ta udara gainian . Nere lehen juergak han izaten ziren . Ama Santa Marina noa ! Eta bide gurutzean ... beti hondartza aldera . Han ixkutuan ibiltzea zegoen eta ...
Izango dugu nahiko arraun , nahiko parranda , nahiko eguzki , nahiko bidaia , eta nahiko ..... Auskalo .
Egunean , egunekoa .
Gaur ez nago oso inspirauta , hoi gertatzen da ostiralak nahi baino gehiago luzatzen direnean . Baina ze demontre , etxera itzultzean ekarri nuen parreagatik bakarrik , merezi zuen .