Gaur hirekin egin diat amets . Ihadanik ahaztua nian hire irrifarra , azken urtetan ez bait huen nere aurrean askorik erakutsi . Hala ere , ez diat argazki zaharretan begiratu beharrik , nere barnean gordeta bait diat .
Asko zor izan diat bai , hiregatik diat Athletic bihotzean , hiregatik dizkiat paletak hilak eta auskalo zenbat gauza . Gogoratze haiz ? Hoi dek hoi sustoa eraman geniana .
Bakik ? Ilobek , nik hiri deitzen nian bezala deitzen ziatek , eta amak ere , hiri deitzen zian bezela . Baita lagun miñek eta etxekoek .
Bazekiat ez niala hik merezi huan bezelako agurra eman , noizbait eman banian .
Beti egongo haiz nere oroitzapenetan , nere eta hire parte dituk .
Adiorik ez ,
egun haundirarte
1 comentario:
ona hi!! illiak tente ta dana jarri dixkiak.
Argazkiya kosetxa propia orduan eh¿?¿? ona ona!!
txankletaduna
Publicar un comentario