22 oct 2008

Berdurra eta izua


Ez nau izutzen negu hurbilak

uda betezko beroan

dakidalako irauten duela

orainak ere geroan

nolabaitezko kate geldian

unez uneko lerroan

guztia present bihurtu arte

nor izanaren erroan.


Ez nau beldurtzen egunsentian

arnas zuridun izotzak

nun dirudien bizirik gabe

natura zabal hilotzak

eguzki eder joan guztian

argia baitu bihotzak

eta begien milla ernegai

iraganaren oroitzak.


Ez nau larritzen azken orduan

arnasa galdu beharrak

bide xumea hesituarren

amildegiaren laarak,

ardo berriak onduko ditu

mahastietan aihen zarrak

gure oraina arrazoiturik

beste batzuren biarrak.


Ez nau iluntzen baratzatikan

azken loreak biltzeak

muga guztien arrazoi billa

arnas gabe ibiltzea

karratsaldeko argi betera

zentzu denak umiltzea

kamets betezko loa baitakar

behin betirako hiltzeak.

1 comentario:

Katalli dijo...

maiiiiiii

ze kambio de look!!!

klasiko punttua du...

muz muz asteburu on!