31 may 2007

Jaungoikoaren Legea


Ematen du gustoa hartzen natzaiola honi , segurazki egia izango da , gogor ekin diodala ematen du , hamargarrenean bukatuko ote da ? Auskalo .

Izan ere , ondo datorkit egunean burutik pasatzen zaizkidan mila historiotatik bat hemen isladatzea , idatzi eta kitto ; on egiten dit , lasaitu egiten nau . Nere buruak lan gehiegi egiten du askotan eta .... Bueno , hori hurrengo baterako ustea hobe .... Gaur nere herriaz hitzegin nahi dut .

Nere ustez ilegala da bizi naizen herria , edo ilegala izango da laister . Bai , denek esaten dute partidu politiko baten edo gende mutzo baten ideiak ilegalizatzearen alde ez daudela , baina momentua iristen denean , bozkak kontatzerako orduan , edota bakoitzak bere eskainuak gorapaitzerako orduan , ahaztu egiten dira , beste alde batetara begiratzen dute . Eta gero Etika lekzioak ematen etengabe .

"Zarautz , herri ilegala " lema jarri beharko genuke zarauzko sarreran eta irteeran , denek ikus dezaten . Hau guztiaren konponbidea non egongo ote da ? Denen artean ez badugu konpontzen ...

Ez dut Jaungoikoan asko sinisten baina bai esaera zaharretan ;


"Bakoitzari berea , Jaungoikoaren Legea"

Konplizitatea


Atzo Donostian izan nintzen , eta banku batean eserita nengoela , bikote edadetu bat eseri zitzaidan aldamenean, gustora zeuden elkarrekin , elkarren arteko konplizitate ikaragarria , harrituta gelditu nintzen , zur eta lur , hainbeste urte elkarrekin eta ... oraindik irriparrea aurpegian .
Gogora datorkit orain dela denbora dexente blog batean irakurri nuen eskutitz bat , zarauztar batek idatziriko eskutitza , Bertol-ek , hunkituta utzi ninduen .
"Plagio"-a egingo dut ;

"Zarautzen, 2002garreneko ilbeltzaren 9an

Iñaxio maitea:
Zemouz zaude?Beti bezela irrifartsu ta alai, seguruna! Izketan baño geyo bertsotan iten ingurukuak nazkatu arte! Ni, ze esangoizut ba, ondo ez. Betiko martxan. Bakizu, nobedade andirik gabe. Esnatzian, gosaldu, ta rebista txoro oyek letzen ematen det goiz erdiya, telebistai beira ezpada. Ta gero, bazkaya iten distraitzen naiz, radiyua piztuta detela. Konturatu naiz, asko laguntzen didala norbaiten aotsa gertutik aditziak. Ez dakizu zuk zer dan norbean urratsen oiartzuna bakarrik entzutia! Isiltasunak ematen baitu bakardadian neurriya, Iñaxio, isiltasunak.

Eguerdi partian beintzat, gure Kontxita etortzen zait bisitan nola nagon ikustera ta kontu batzuk esaten dizkit ta zerbait distraitzen gera sikiera. Lenguan, gañera, Ainararekin etorri zan. Ze maja dagon gure biloba, Iñaxio. Or ari da inglesa gora ta inglesa bera, 5 urte besterik ez dazkan arren. Izan'e orain eskoletan inglesa ta frantsesa, euskera baño leno erakusten baitiyete. Ola altxako degu euskalerriya, bai, zuk esaten zendun moduan. JELOU amona esaka sartu zan etxian, EGUNON natual bat esan biarrian. Ta agurtzian'e, GUKBAI eo olako zerbait esan zian. Nik'e alaxe erantzun niyon. GUK'E BAI! Ta antxe jun zan gustoa!Gañuntzian, ba ori, alako debilidade punttu bat sentitzen det, baña normala da ori, meikuak ardua ta pastelak ta gustatzen zaiten guztiya debekatu baitit. Zerbaiten pozakin'e bizi berko deu ba guk'e! Obe lueke meiku auek geatzen zaigun apurra ondo bizitzen lagatzia, apur ori alperrik luzaaaatzen saiatzia baño. Ze luzatzia ez dakit lortuko duten, baña luzio iruitzia seguru nago baietz! Enfin, ze esangoizut ba zuri, ortik pasatakua zera ta zu're.

Ai, Iñaxio, zure falta somatzen det ikiaarri. Bakarrik sentitzen naiz, Iñaxio. Lenguan, igandero bezela alabak pasiara atea nindunian, Tenteneko baserriya zegon lekutik pasa giñan. Zegon diyot, orain MAXI oyetako bat baitao bere ordez. Ez dezu sinistuko baña nearrez asi nitzan txoruan moduan. Tenteneko metan atzian lardaxkan nola ibiltzen giñan gogoratu nitzan derrepente ta ezin izan niyon nearrari eutsi. Ayek bai garayak Iñaxio, ayek bai garayak. Ta segidan, Ayako mandiyuan naiko dantza inda gero, Santa Barbara ermitaraño jun giñan artakuaz oroitu nitzan. Nola euritan in gendun bide guztiya, eskutik elduta, Zarautz gañian trumoyak ta tximistak eroitzen ikusteko. Goraño nola iritsi giñan ezurretaraño bustita ta nola besarkatu ninduzun euri azpiyan. Ta an, Zarautz lanbrotu ura beyan, ta trumoi ta tximista ayek buru gañian kolpeka genitula, nola eman zenidan iñoiz eman didazun musurik gozoena. Oraindik goguan det zure ezpain bustiyen kontaktu beroa. Ezetasun otz arren berotasuna. Ta nola belar busti aren gañian bat egin gendun, gure asierako arnasestua, trumoi otsen gañetik Zarautz guztiyan entzuterañoko ulu ta aiene biurtu arte. Pasatako pulmoniya naiko kastigu izango ote zan goikuak eramaten gaitunian egindakuak kontuan ez artzeko!

Ai, Iñaxio, barre egiten det orain au eskribitzen ari naizela, baña lengo igandian ezin izan niyon nearrari eutsi. Ta gure Kontxitak zer nun galdetzen zian, zer nun horrela jartzeko. Nola esplikatu bear niyon nik burutik pasatzen ari zitzaitena? Nola esan zure eguneroko kariñoa falta zaitela. Senitarteko batek emateik ez dun kariño berezi ori. Falta zaitela. Bear detela. Nola esplikatu zure zurrunkak bear ditutela loak ar nazan. Tartian-tarteko zure petralaldiyak. Inguruan zaudela somatzeko. Or zaudela sentiaraziko didaten zure marmarrak gutxienez! Nola azaldu bear niyon zure albuan esnatzia baño gauza zoragarriyagorik ez dagola munduan. Begiyak irikitzian zure azal ximeldua nirearen ondoan aurkitzia. Sentitzia. Ezer ez zitzaitela pasatzen esan niyon malkuak sekatzen zizkidan bitartian. Uzteko pakian. Erotzen asiya naizela pentsatuko zun. Ta arrazoi izango du igual. Zertan ari ote natzaizu bestela, nora bidali ere ez dakiten karta au eskribitzen. Agiyan zure izena jarri ta karteruak jakingo du nora eraman. An egongo zera, seguruna San Antoniyon onduan, gure billobak ea ondo arrejuntatzen ditun bijilatzen. Beti gustatu izan baitzaizu kontu oyetaz enteratzia, beti izan baitzera kuskusero xamarra, Iñaxio. Kuskusero zoragarriya, dudarik gabe. Ba orixe jarriko det postazalian, bai. Iñaxio Martirikorena. Zerua. San Antonion ondora. Ta depaso musu bat bialiko dizut kartakin batera. Santa Barbarako artan erraietan iltzatu zenidana bezelakoa. Euri azpiko muxu bat zure billoben inbirik izan ez dezazun ni allatzen naizen bitartian.

Lasai, Iñaxio, segituan naiz ta or.

Aztu ezin zaituen, Margarita "

30 may 2007

Ze erremedio


Ez dut gogoko aurkitzen naizen lekua , ez lurreko baldosak , ez pareten kolorea , ezta ere hemen aurkitzen den gendea . Gendea aurrera eta atzera , eta tarteka , oso tarteka , urdinez jantzitako norbait , ez oso agradablia , baten baten izena esaten .

"Ciburcia" esan dute , ez naiz ni . Gehiago itxaron behar . Larunbat gauetan zaharrenetakoak gara kalean, eta hemen dudarik gabe , ni gazteena askogatik .

Horregatik aurkitzen naiz hemen hainbeste denboara itxoiten ?

Nun aurkitzen naiz ? Zeruko atean ? Barrura edo atzera ? Ea berriz errealitatera itzultzen naizen , mesedez .

29 may 2007

Badira egun batzuk ...


Ez dut oso egun ona izan gaur , nekea gainetik kendu ezinda nabil , kasi ezertarako astirik gabe , eta hori gutxi ez balitz , egun luzea tokatu behar gaur.

Goizean goizetik , trenean aurrera eta atzera , burua altza ezinda , lanea , eta berriz trenea , trenea eta berriz lanea , eta trenea eta egiten ari naizen kurso madarikatu horretara !!

Eguardiro nere irriparra ateratzen dutenek ere , lanak izan dituzte , baina ... haiek bai sortarazten dutela nere barrenean zoriona .

Eskerrak nere pisukideak korrika egitera atera nauen !!!

Orain beste ikuspuntutik begiratzen diot egunari , gezurra badirudi arren , nolatan nekatuta ibili egun osoan eta korrika in da gero askoz hobeago ?

Bihar beste egun bat izango da , bihar ere irtengo du eguzkiak , baina bihar ez dut behintzat kursorik izango !!

Beste batetan kontatuko dut nere buruak nola funtzionatzen duen holako egunetan . Hori bai "konplikatua" azaltzen .

27 may 2007

Kebab-a


Kebab-ari begira burutazio asko etortzen zaizkik burura , lehenik eta behin , nola kristo ailatu naiz hona ?? Bai , xixko inda nengoen eta "un kebab pa llevar" hartu ondoren , etxeruntz nihoan , lasai etxeko sofan hori dastatuko nuelakoan , baina ez , lurrean tipo bat aurkitu behar burutik odola botatzen !! Hau da hau !! Eguneko akzio ona indet . Beste behin bakarrik etxea . Gaur ez daukat aitzakiarik , ezin dut esan " eztet ikusi " , edo "ez huan momentua" . Ez det potrorik euki , beste behingoz , ez dut potrorik euki . Nik zu ikustean sentitzen dudana sentitzen duzu ? Zer da gure arteko jolas hoi ? Neregatik dia begirada maltzur hoiek ? Edo ... nere irudipenak besterik ez dira ? Bakizu nor naizen ? Eztakit , auskalo .


Baina lasai bizi naiz , gustora , estimu asko diodan lagun baten dioan moduan , "nere bidia" in nahian , laister noa lotara , nekatuta , xixko , pena merezi izan du egunak , nahiko parre aspaldiko lagunekin , gende ezberdina , baina gende ona, eta zer parre Belokikin !! Aspaldi ez nintzela egoten horrela berarekin , zahartzen hasi garen seinale ??


Ez , hori behintzat ez .

25 may 2007

TXANPIONSA


Gogoeta asko etortzen zaizkit burura txanpions-eko finala ikusi ta gero , batetik zein den aurten irabazlea , eta bestetik , dagoeneko bukatuak direla beste hainbat txapelketa ( playeruak , futbitoko txapelketa ) , eta bukatzear dela Espainiar liga ere . Aurten nekatuta iritsi naiz azken txanpara , futbolataz nekatuta , ikaragarrizko gogua daukat hau dena bukatu dadin . Hala ere , han izango naiz azkeneko partiduak ikusten , ea Euskal Taldeak zorteko garen !!!

Izan ere , ederra da lagun artean hauetako partiduak ikustea , batipat " Txanpions"-eko partiduak , hori bai , zerbeza , otartekoa eta kroketak tarteko . Eta ze onak nere lagun batek bere aman tabernatik ekartzen dituenak !!! Eta elkarren arteko eztabaidak ?? Batek hark 22 urte dauzkala , bestiak ezetz , 25 dauzkala .... Ondo pasatzen dugu .

Baina lasai , hau ez da eta futbolataz hitzegiteko ireki dudan bloga , ez , nekatuta aurkitzen naiz ... eta udara pasa arte ez naiz biziberriturik sentituko .

Hala ere , eskuminak nere lagun "Genaro"-ri , batzuk gaitzesten duten arren ... nere jokalaririk maitatuenetakoa da eta , aipatzeko bere ausardia eta lanerako duen eskuzabaltasuna .

Beste bat arte