25 may 2007

TXANPIONSA


Gogoeta asko etortzen zaizkit burura txanpions-eko finala ikusi ta gero , batetik zein den aurten irabazlea , eta bestetik , dagoeneko bukatuak direla beste hainbat txapelketa ( playeruak , futbitoko txapelketa ) , eta bukatzear dela Espainiar liga ere . Aurten nekatuta iritsi naiz azken txanpara , futbolataz nekatuta , ikaragarrizko gogua daukat hau dena bukatu dadin . Hala ere , han izango naiz azkeneko partiduak ikusten , ea Euskal Taldeak zorteko garen !!!

Izan ere , ederra da lagun artean hauetako partiduak ikustea , batipat " Txanpions"-eko partiduak , hori bai , zerbeza , otartekoa eta kroketak tarteko . Eta ze onak nere lagun batek bere aman tabernatik ekartzen dituenak !!! Eta elkarren arteko eztabaidak ?? Batek hark 22 urte dauzkala , bestiak ezetz , 25 dauzkala .... Ondo pasatzen dugu .

Baina lasai , hau ez da eta futbolataz hitzegiteko ireki dudan bloga , ez , nekatuta aurkitzen naiz ... eta udara pasa arte ez naiz biziberriturik sentituko .

Hala ere , eskuminak nere lagun "Genaro"-ri , batzuk gaitzesten duten arren ... nere jokalaririk maitatuenetakoa da eta , aipatzeko bere ausardia eta lanerako duen eskuzabaltasuna .

Beste bat arte

3 comentarios:

Eneko dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
Eneko dijo...

A ze partidu aspergarria... baina beno. Nik behintzat faltan bota diat finala lagunartean ikustea, Euromarreko kroketakin... imaginau zak, nik etxian bakarrik ikusi nian (anaia bukaera aldera iritsi huan, behintzat)...

Eskerrak azken 5 minututan emozioa egon huala...

Unknown dijo...

Hombre aspaldiko!
Blogintzan sartuta?
Nik txanpionsai buruz hitzeiteko eztakit asko, kroketai buruz seguru gehio dakitela!