Eguardian hondartzan izan naiz , lanetik etxera joan , egunkaria irakurtzen bazkaldu , "txaparruak" jantzi , errepidea pasa ta kitto . Gustora egoten naiz , eztakizue zein ederra den , olatuen soinua bakarrik entzutea , itsasoko haizea sentitzea eta salitrearen usaia usaitzea .
Tamalez , ez naiz egon nahi adina denbora , lanera bueltatu behar izan dut eta .
Horrelako obligazioak bizitza guztirako eduki behar al ditugu ?
4 comentarios:
Oaindik eztet euki nik hondartza juteko aukeraik. Oain dala hiruzpalau urte berriz, maiatzeako han izate ginan ur hotz-hotzetan plisti-plasta...
Inbidia pixkat ematen didak bai, ez pentsa... eta are gehiago argazkia ikusita.
Ez da ez leku txarra gure jaioterria.
Nik ere gogo ederra zekat txaparruak jantzi ta plisti-plasta aritzeko...
hori dek hori bizi kalitatea!
Hori da askotan pentsatzen dudana nire 21 urterekin. Bizi osoa lanean pasa behar al dut? Batzuetan kalean motxilekin eta ardo brik batekin doazenek inbidia pixkat ematen didate...
Publicar un comentario