12 jul 2007

Topikazo

Blog bat baino gehiagotan ikusi ditut San Ferminetako kronikak , abenturak eta gogoetak , eta ni ere han izan nintzen arren , edo hobe esanda Santu madarikatu honen eguna ospatzen izan nintzen arren , hain gogoko dudan Nafarroako herri txiki batean izan nintzen arren , nahiago beste gai bat jorratu , Ahaztu egin bait zait han 24 ordutan egindako guztia ....

Gizonezkoak , sinpleegiak omen gara , emakumeak helduagoak omen dira , indartsuak izan behar omen dugu , gizonezkoek ez omen dugu negarrik egiten , .... auskalo zenbat gauza entzunbehar izan ditugun txikitatik . "Topikazo"-ez inguratuta bizi gara . Nik ez ditut behin ere gustokoak izan , ez dut sinisten beraiengan .

Beti pentsatu izan dut ni ez naizela sinplea , ez dut uste indartsua naizenik ; arreba gazteenak betidanik irabazi dit pultsoan , ez naiz behin ere nere adineko neskak baino umeago kontsideratu ( bakarren bat kenduta ) eta negar egiten dut tarteaka , aspaldian ez egin arren .

Agian irriparre bat ateratzen ahalegindu beharko ginateke , begietan edukitzen ditugun malkoak estaliz , gizonezkook ez dugulako negar egiten , indartsuak bait gara , zer esango du bestela inguruko jendeak ?

Nik barrutik aberatsa izan nahi dut , burutik indartsua , fisikoki indartsua baiño liraina , eta negar egin nahi dut behar dudan bakoitzean . Ez naiz emakumea izango akaso ?

5 comentarios:

leire dijo...

Bai, emakumea ere bazara. Horrela diote, denok dugula alde maskulinoa eta femeninoa. Eta ni ados nago. Emakume izatearekin oso guztura nago, eta ez nuke gizon izateagatik inoiz aldatuko; baina, hala ere baztuetan oso gizon sentitzen naiz. Hormonak ote?

Anónimo dijo...

ni ere hirekin bat.
Noiz jungo gaituk rebajeta???? ;D

pndjo

Anónimo dijo...

Gustatu zait zure erreflexioa, san ferminetako kronika baten aldean nahiago dudarik gabe.
Nik emakumea izan arren ez dut horren erraz negar egiten, erre egiten naute malkoeek barrutik baina ez da hain erreza.
nik ere ez dut topikoetan sinisten...

milesker pasatu eta arrastoa uzteagatik!!

Anónimo dijo...

Etxean, ikastolan, kalean,... jasotako heziketak asko markatzen gaitu. dena ezin dugu kontrolpean izan.Pertsona, nire uste xumean, gizonezko edo emakumezkoa izatetik independiente, bere osotasunean ulertzeko, ingurua ere aztertu beharra dago. Alegia, binomio bat sortzen dugula eta gure jarduerak ez direla aislatuak, inguruak ere parte hartzen duela.

Eneko dijo...

Nik ere azkenaldian emakumeago izan nahiko nuke, edo, ez... umeago izan nahiko nuke oraindik... edo neskato bat agian, eta gauzak hainbeste pentsatu gabe egiten hasi. Eta espontaneotasunari lekua utzi. Hori da benetan behar duguna nire ustetan. (Honi buruz idazterik izango huke... euskarazko hitz egokia aurkitzen badek).

Eta ez pentsa negargurea daukadanik! Gizonok ez dugu horrelakorik izaten!