26 jul 2007

Zu ere bai ?


Hau da hau mundu zoroa , batek positibo eman duela , bestea oporretan dagoela , bestea egualdi ona eta zuloan egon behar duela , bestela zuloan preso dagoela ...

Gauza kuriosoa da Tourrarena , batzuek positibo eman eta lehiaketatik kanpo egotera "gonbidatu" dituzte , beste baten bati susmoak eta presioak direla medio ; idem de idem . Dana kakaztuta dagoela dirudi. Txirrindulariak eta beste batenbat ere .

Izan ere , nor ez da inoiz dopatu ? Altza dezala besoa lehenak . Batzuk juergan dopatzen dira ; aguantatzeko , hobe sentitzeko , sensazio onen bila , lotsa desagertarazteko ... , besteak "vicio"-z, beste batzuk aldiz kirola egiteko , badakizue ; autosuperazioa , onena izatearen grina , "para estar a la altura de la circustancias ".

Nik goizero kafe bat hartzen det gosaltzeko , beste bat hamaiketakoan eta beste bat bazkalostian . Beharrezkoak bezain obligatorioak dira neretzat , nere eguneroko doping-a .

Bestalde , bukatu dut azkenean futbol denboraldia , gogo gutxikin bukatu dut , motibaziorik gabe , buruan bukatzea besterik ez nuela . Arraroa nigan , Dopatuko banintza beste era batera helduko ote nintzen ? Auskalo .

Lasai , dopajea beste gauza batzutarako utziko dut eta

2 comentarios:

Unknown dijo...

Kafeinomanoa!

Anónimo dijo...

wowwwwwww 10th!!
nire zuluan nitxiok egualdi honekin eta ateatzeko desiatzen. Pilak kargatu berra zezkat, etzekiyatena dek hortako dopau inber nauken edo ez, baiño nolahala pilak kargatu ber dixkiyat!!
Sardiña batzuk lagun arten dopajeik earrena!!