Txikitan oso gustokoak nituen piraten pelikulak , baita ere bakero eta indioenak . Amak dioenez , orduak pasatzen omen nituen etxeko pasilu eta sukaldean nere plastikozko indio , soldadu , zaldi , karro etabarrekin. Nere momentua izaten zen , bat mugitu ezkero edo bat kendu ezkero .... gogoratzen dut pare bat zakukada nituela , danak kontrolpean nauzkala eta bat falta ezkero .... amen ! Bost anai arreba izanda .... ez zen oso errexa izaten zure momentua eukitzea eta aurkitzea. Nahiko lan eukitzen nuen "figurita" hoiek danak tente jartzen , kolokatzen , atzera ta aurrea , nere taktikak .... jejeje . Ze ondo pasatzen nuen !! Nere anaietako bat ostiyana jotzera etortzen zen arte . Nere munduan ibiltzen omen nintzen , ta berak dioen bezela "kriston pakia ematen huan".
Izan ere , beti izan dut gustokoa mundu honetatik aldegitea , amestea , ezagutzen ez dudana imaginatzea , alde izkutuak , danetik at , pake pakean , nere munduan , inork ez nazala ezer esan , ez deitu ez ....
Beharra badut .
No hay comentarios:
Publicar un comentario