Etxean bakarra naiz bikoterik ez dudana eta koadrillan ere , ez gara asko geratuko . Ardi beltza izan ote naiz ? Edo txuria akaso ? Berezia izango naiz ? Pasiorik pizten ez dudana ? Zatarra ? Zorte txarrekoa ? Pasotismoa ? Ez dut interesik sortuko ? Hainbeste galdera eta ...
Aurreko batean , nere lagun batek arazo bat nuela esan zidan : konpromisuari beldurra niola , egia esan , baliteke . Ez dakit zein de hitza baina .... Argi daukadana ez dudala sufritu nahi , badakit eta zer den hori .
7 comentarios:
Ni enauk egokiena asunto hauetan aholkuak emateko baina lasai hartzak, hamar, presiuak ez omen dik launtzen.
Danak hoi esateitek eta, zeozeatik izangoek ez?
Danak hoi etziaten esaten ... bakarrik jarri dinat batek esan zitxianela , sin mas ,
Nere buruak sentidu horretan etzekan presiorik lasai . Gustora bizi naun eta bestela ere. Bestela dagoeneko egongo nindunan baten batekin .
ia, ia, ia... am... eta zergaitik eduki behar dugu denok bikotekidea?? Gainera, bikotekide "bila" ezin daiteke ibili, orduan bai azalduko ez dela... Bitartean txorta-lagunak eduki daitezke, edota konpromezugabekolagunintimoak... Ez da konpromezuari beldurrik diozula, hori pelikula eta serie amerikanoetako asmakizun hutsala da... en fin...
Nik horrei efekto antimoskito esaten diot, badia usain goxo dun lozio hoitakoak gorputzean eman eta heltxoak gerturatu baina ziztatzen ez duten hoitakoak. Hoixe...
Kattalinekin bat nator. Kattalin guapa!! zure fansa naiz!
;)
Danak lasai hartzeko esateiela esan nahi nian, ez hiria arazua dekela. Gustoa bizi haizen bitartian arazoik etziok inun, segi hola!
Kattalintxok bezela, konpromisuai beldurra izatian nike eztiat gehiegi sinisten.
Gehio izatek aukeraketan hanka sartziai eo mina hartu eo ematiai bildurra. Baina ez altziok horrek bizitzai grazi pixkat ematen?
Ondo aklaratzeko :
Ez nabil bikote bila , oraingoz aski dut usain goxodun lozio hoitakoa gorputzean eman eta heltxoak gerturatzearekin , halare etorkizunak auskalo zer ekarriko duen , bitartean , ahal den gustoena bizi .
Ez dut problemarik txorta-lagunak edo dana delakoak eukitzerekin .
Akaso Kattalin , zure orrialdeko tarta hori konpartitu beharko det zurekin
Neri ere esan izan didate hori... konpromezuari beldurra ote diodan... baina ezetz esango nuke, eztela hori, baizik eta eztela pertsona edo une egokia eman konpromezu hori hartzeko.
Momentu honetan zuk duzun lasaitasuna izatea gustatuko litzaidake, nere buruarekin gustura bizi, disfrutatu, eta datorrena datorrela!!
Portzierto, piraguarena ezta ideia txarra!
Publicar un comentario