12 sept 2007

Lucciano

Lehen aldiz orain dela urte asko ikusi nuen , pelikula batean . Egia esan , ez nuen izan oso gustokoa . Garai haietan esango balirate orain gustokoa izango nuela tarteka bera entzutea ... Nola gustatuko zaidaidan ba bera ? Nik entzun eta kantatzen nuen musikarekin ... Ze lotsa .
Ba bai , tipo interesagarria , hain haundi , hain jatun , hain neskazale , hain ... Baina irriparre haundiarekin beti aurpegian , kilo hoiek guztiak batekin bestera eramate hutsak bakarrik badu nahiko meritu .
Badakit topiko bat dela pertsona bat gure ondotik joaten denean berataz hitzegitea eta lehenago hitzegin beharko nuela berataz .Baina nire miresmena merezi du ( eta ez da oso errexa hau lortzea) . Hala eta guztiz ere , nere miresmena merezi du , hainbeste pertsona difetenteekin kantatu izanak , estilo guztietako pertsonekin kantatu izanak , irripar haundi hori aurpegitik kendu ez izanak . Eta musika munduan , niri behintzat , begiak irekitzeagatik , gustokoa bait dut estilu , edade , izakela eta gogo diferenteetako gendea elkartzea .
Auskalo non dagoen irriparre hori . Dagoen lekuan dagoela , seguru han ere irriparre haundi batekin dagoela .

1 comentario:

Katalli dijo...

Egia esan karismadun gizona zen... Nik entzuten dudan opera gutxia ere bera entzuten dut, ez bada behintzat bera solik ezagutzen dudalako... jeje.

Egia esan pena eman zidan bere heriotzak, irrifarre horregatik ez bada ere.

Ongietorri oporretatik!!