Ez dut uste ordu hauetan behin ere nere portatila piztu dudanik , ezta ere askotan piztuko dudanik . Nahiko lan badauzkat teklak sapaltzen ... Aiba ! Despertadoria ! Ala iratzargailua ? Gaur sapatua da , ez dut lanera joan behar ....
Nere barrenak ustutzeko beharra dut , blog adikto bat izango naiz akaso ? Ez dut uste .
Ilusioek mugitzen nauten pertsona naiz , ilusiorik gabe ez naiz ezerrez . Ilusioak kentzen dizkidatenen helbarri sentitzen naiz , hankak moztuko bazizkidaten moduan , bihotza kenduko balirate moduan . Ilusioz beteta baldin banago ( Bihotz asuntuez aparte ) alaia izan dezatek , katxondoa , indarra transmititzen duena , pakea ....Askotan nere anaiak esan ohi dia , "hi haiz danon artean pakea ta parreak sor ditzaken bakarra" , izan ere beti izan dut erreztasuna , nere ingurukoak parrez zoratzen jartzeko , baina baita ere , aldin berean haserre kopetilunak lortzeko .
Azken aldian , normalean ditudan ilusioz aparte , beste ilusio bat izan dut , nigan normala ez dena , askotan parre berezia eta begirada berezia sortu dizkidana , baina gaur , ilusio horrek ihes egin dit apur bat , eta nik , ez dut nahi helbarri sentitu , zapuztuta ( horrela idatziko ote da?) .
Baina bueno , beti izan naiz ilusio berrien ameszalea eta baita ere ilusioak berpiztearena . Bihar beste egun bat izango da .
Izan ere , beti izan hoi dira zailak hasierak (Edo hori esaten dute)
P.D. Barkatu , trago bat edo beste dauzkat gainean , baina mozkorrek gauza bat izaten omen dute ona ez ? Beti egia esaten dutela .
2 comentarios:
Bihar beste egun bat izango ezta ba! astelehena jai eukita gainea (beste batzuk esamina dakau...), disfrutatzeko eguna. Ahaztu zapuztasunak ta ondo ibili!
hurrengoa beste egun bat da beti ;) bai hoixe
Publicar un comentario