21 sept 2007
"Txortan berbia" - Bizkaieraz
Jaun-andriok, nik aukeratutako berbi "Txortan"da. Erabiltxen dala? Bai, asko, bañe eñ gitxi! Ondala gitxi entera na nundik datorren "txortan" berbi. Euskal Herriko arrantzalik, aspaldi, ondala urte asko, aparteko uretan ibiltxen zinin, Terranova ingurun edo Gran Sol aldin, egun askoko marik etxen ben, denpora asko etxetik kanpo. Haurreatxik, han ingurun lurre joten benin (esate bateako Eskozi aldin) popi galdute putetxea bisitxa juti normala zan. Eta denpora gitxi eukelako alde batetik, eta diruaz be ezebizelako franko bestetik, hango emakimunin oferti hauxe zan: "Short Time". Hori gure gixonantzako "txortan" zan (ikustezue kostakuk hizkuntza kontun ilustrauk gazela). Egixe ra? Beteasaber, ez segurua, bañe ez esan eztala politxe?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
3 comentarios:
Oso politta istorioa, egia bada oraindik eta polittagoa, baina zaila da jakitea egia esan.
Bada beste teoria bat, zeinak Azkoitian sortu zela dioen : Txortan egitea alpargatak jostean sartu atera horri deitzen baitzaio txortan egin..mugimendu azkar batez..sartu eta atera..
jajjaja...ze ona, istorio politta benetan!
Publicar un comentario