" ...Eguneroko bizitza ikatza bezelakola
bexomorroak ixurtzen hasi zenean etengabe.
Gero ernari gelditu zen ibaia zerutik
atergabe jautsitako espermaz, alkandora
arrosak loredunak xuriak gorribeltzak
multikoloreak herrestan eramanez,
eta aste berean ni puta bat naiz oihuztatu
zuen ezkontza despedidan Champagne,
Olivetti batetan bere lehen gutun erromantikoa
osatu zuen sekretaria lotsatiak;
eskaleek halere trapuzko etxeak jaso
zituzten zubipean mitxeletak babesteko,
kattagorriek supermerkatuari eraso zioten
altxa besoak non da intxaur kaxafuertea..."
2 comentarios:
grandeeeeee RUPERTO !!!!
zaindu maite duzun hori... earra kanta
Publicar un comentario