18 abr 2008

Bihotz bakartien kluba


Atzo "Katamalo" ikusten izan nintzen .

Gustokoa dut tarteka , musika lasaia entzutea , kitarra akustikoa , baxua , biolina , ...melankolias betetako hitzekin nahastuta . Pentsaarazi egiten dit , lasaitu , eta barrenean ditudan korapiloak askatu , guztiz ez bada ere .

Aurkitu dut beste "hoby" bat : Argazkilaritza . Han ibili nitzen klik eta klik . Badakik ez naizela beste munduko iñor baina , gustoa hartu diot , trukiloa hartu ta buruan ditudan ideia zoro guztiak hor isladatzen baditut ... gaitzerdi .

Joango naiz tarteka argazki batenbat hemen ipintzen , ea batenbat itxurazkoa ateratzen dudan .

Eta igandean ... Bueno , hoi hurrena kontatuko dut .


Desagertu egiten zara
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean.

Orduan, zeu zara hizpide
zeu zara laudorio
ez duzu parekorik.


Soilik begiak ixterakoan
itzultzen zara zeugana
betazalak erauztean .



6 comentarios:

Anónimo dijo...

hire fazeta berriyak esagutzen ari nauk esagutzen ez nixkinak, eta ondo, gustatzen zaizkiak.
Segi klik egiten!!

Maialen dijo...

17yan katamalon kontzertu baten izantziñan? ze usurbilen jo zuten... usurbilgua zea??!!

por cierto. earra kontzertua, gu 16an eon giñan sarrikoko fakultadian ta bueno... hitzik gabe.

Anónimo dijo...

Bihotz Bakartien Kluba? Ez al da paradoxikoa bakardadea besteekin konpartitu nahi izatea...

Maialen dijo...

ba... bai. eta ez.

bakardadia boluntariyua danen piskat absurdua litzake, baino eztanen... denok nahi izate deu maitatuak/entzunak sentitu, ezin da ebitatu

Anónimo dijo...

idaztea azkenen exibizioa dalako... katamalo bezela. ondo eongo litzake halako gehio sortzea!!

ia zure argazki hoiek ikusterik dagoen hemen


muxu1

Anónimo dijo...

Benga hire argazki ear hoyetako bat jarri zak tartian behin!!!