18 jun 2008

?


Zein da zure bihotzaren pisua? Zenbat aldiz hil gaitezke? Zenbat malko isur ditzake bihotz batek? Noiz ohartzen gara hilda gaudela? Zer da maitasuna? Zenbat pisatzen du itzalak? Itsasoak betiko ezabatzen ditu hondartzako oinatzak? Nora joaten dira itsasbeheran isuritako malkoak? Non daude barkamenaren mugak? Zer da heriotza? Zenbat kasualitate behar dira bi pertsonek elkar ezagutzeko? Zenbat behar dira biak aldentzeko? Hilda egon arren, zergatik tematzen gara bizirik gaudela sinesten? Zenbat pisatzen du bizitzak? Nor da erruduna? Erruak eta errukiak erro bera al dute? Bizitzak egin dezake aurrera ezer gertatu ez balitz bezala? Zer dago bihotz baten barruan? Zenbat pisatzen du mendekuak? Zenbat aldiz bizi gaitezke? Hiltzeko gau ederra da gaurkoa? Ba al da hiltzeko ederra ez den gaurik? Nora doan ez dakiena galdu al daiteke? Zenbat pisatzen du maitasunak? Malkoak gramotan neurtzen dira? Ala mililitrotan? Zenbat buelta eman behar ditu munduak gu elkarrengana hurbiltzeko? Bizi daiteke bihotz baten zain? Zenbat aukeren bilduma da bizitza? Eman gabeko zenbat aukeren bilduma da heriotza? Zertarako behar dugu beste bihotz bat? Berriro hiltzeko? Berriro amets egiteko? Zenbat pisatzen dute ametsek?

1 comentario:

Anónimo dijo...

joder, txo!! ez dazkak galdera gutxi!!