27 sept 2008

Bodorrio


Aste betian bi aldiz

Nola azalduko ote da nere printsesa ??

26 sept 2008

Zein gozoa den pozoia


Bai , latza harrapatu nuen

Bai , ez nintzen ezta konturatu egin gauza askotaz . Ezin nuen .

Aitzaki asko jarri nitzazke , horretan ona naizen arren , ez dut bat bera ere jarriko . Aste txarra pasa nuen arren , barruan tensio asko euki nuen arren , burua lehertu beharrean euki nuen arren , gutxi jan nuen arren , batez ez esatearren .

Baina hurrena zu izango zara , atzo bestea izan zen bezela , danok ezagutzen duguta elkar .


Ingurukoak jasan izan ditut , ni jasan izan nauten bezela , agian beraiek gehiago .


Ez dut oso gustokoa epaitu nazaten . Ta gutxiago okerro konportatzen den jendeak .Ni saiatzen bait naiz iñor ez epaitzen .


Ezta ere , berak egin ez eta besteei eskatzen diona zer egin . Edota esku bat bota beharrean ezikusiarena egiten duena .


Pena bat dut barruan , nahi baino gutxiago gozatu nuela .

Ea bihar

25 sept 2008

Nere argia zara , nere eguzkia , nere bihotza


Gaur berriz amestu dut zurekin .

Auskalo zenbat aldiz izan zaren nere ametsen protagonista azkenengo urtebete ta hilabete batzutan .

Zurekin amesten dut , batzutan esna eta bestetan lo nagoela .

Hondartzan zihoazen , txankletak eskuan , haizeak zure ile luze rubioa mugitzen zuelarik eta zoratzen nauten zure irripar eta begirada dizdiratsu horrekin .

Ni , korrika eta korrika , zu harrapatu nahiean .

Ezin .

Eskerrak buelta eman eta neregana etorri zaren korrika .

Eskerrak besarkatu nauzun ,

Eskerrak muxukatu nauzun ,

Eskerrak lasaitu nauzun , goxatu .


Eskerrak bat egin garen .

3 sept 2008

UMM


Nere barruan sentitzen dut indarra

Joateko urrutira eskutik helduta.


Zure izaera ikuttu eta bertan murgildu

Eragozpenik gabe inoiz ez amaitu arte.


Denbora igaro ondoren ulertu dezazun

Ni ez naizela ezer ez bazaude zu.


Nire asmoa zurekin aldatzea

Bizitzaren aroak sentitu zure alboan.


Gure maitasuna izango da oinarria

Biharko egunean tristurak aldentzeko.