Gaur berriz amestu dut zurekin .
Auskalo zenbat aldiz izan zaren nere ametsen protagonista azkenengo urtebete ta hilabete batzutan .
Zurekin amesten dut , batzutan esna eta bestetan lo nagoela .
Hondartzan zihoazen , txankletak eskuan , haizeak zure ile luze rubioa mugitzen zuelarik eta zoratzen nauten zure irripar eta begirada dizdiratsu horrekin .
Ni , korrika eta korrika , zu harrapatu nahiean .
Ezin .
Eskerrak buelta eman eta neregana etorri zaren korrika .
Eskerrak besarkatu nauzun ,
Eskerrak muxukatu nauzun ,
Eskerrak lasaitu nauzun , goxatu .
Eskerrak bat egin garen .
No hay comentarios:
Publicar un comentario