Ez dut oso egun ona izan gaur , nekea gainetik kendu ezinda nabil , kasi ezertarako astirik gabe , eta hori gutxi ez balitz , egun luzea tokatu behar gaur.
Goizean goizetik , trenean aurrera eta atzera , burua altza ezinda , lanea , eta berriz trenea , trenea eta berriz lanea , eta trenea eta egiten ari naizen kurso madarikatu horretara !!
Eguardiro nere irriparra ateratzen dutenek ere , lanak izan dituzte , baina ... haiek bai sortarazten dutela nere barrenean zoriona .
Eskerrak nere pisukideak korrika egitera atera nauen !!!
Orain beste ikuspuntutik begiratzen diot egunari , gezurra badirudi arren , nolatan nekatuta ibili egun osoan eta korrika in da gero askoz hobeago ?
Bihar beste egun bat izango da , bihar ere irtengo du eguzkiak , baina bihar ez dut behintzat kursorik izango !!
Beste batetan kontatuko dut nere buruak nola funtzionatzen duen holako egunetan . Hori bai "konplikatua" azaltzen .
3 comentarios:
Egia duk kirolak fabore ederra egiten diola gure buruari. Batez ere gurea bezalako buru konplikatuei! Ea pixkanaka-pixkanaka misterioak argitzen zaizkigun... bitartean, kilometroak eta kilometroak...
Behobiarako prestatuta iritsiko haiz behintzat.
PD: hi al haiz Badaezpadaren perla bilatzailea? Je, je.
PD2: bihar beste egun bat izango duk; ondo lo egin!
Oharra: bloga portugesez eta ordua aldrebestuta dakak, motel! Hitzegingo diagu nahi badek beste batetan, gaur nekatuta hago ta...
hemendik aurrea beste ikuspuntu batetik ikusiko dek bizitza behintzat. Zer koloretakua izango dek ingurua, gorria, urdiña, roxa, beltza......
nik nahi baek lagunduko diat aukeratzen...jajjajajjajjajaja
Publicar un comentario