27 jul 2007

Oporrak


Buruak deskantsu bat behar izaten omen du askotan , eta gorputzak . Nik burua baino gehiago gorputza dut nekatuta . Opor beharra , eguzki beharra , lasaitasun beharra , ezer ez egiteko beharra …. Urteroko leloa . Jende askok gaur hartzen ditu oporrak , zorionekoak hoiek . Tamalez , niri oraindikan gelditzen zaizkit egun batzuk , edo hobe esanda , aste pare bat .

Eta banoa urrutira dio kantu batek , eta ni ere juango naiz , gustora , alai , esperientzia berrien bila , baina ez dut uste gorputza oso deskantsatuta ekarriko dudanik , eukiko dut denbora bueltatzen naizenean nere herriaz gosatzeko , hemendik aurrera jendetza ibiliko bait da eta nik …. ez dut maite jendetza , helatu bat hartzeko burrukan , herriko kaleetatik zuzen ezin joan , hondartzan bat bestearen gainean ondokoaren oinak usaitzen , … ditxosozko udara , eta hori udara maite dudala …

Baina ze gustora egoten den bat gauean terraza batean "katxarro" bat edanaz konpainia onarekin itxasoari begira ?

26 jul 2007

Zu ere bai ?


Hau da hau mundu zoroa , batek positibo eman duela , bestea oporretan dagoela , bestea egualdi ona eta zuloan egon behar duela , bestela zuloan preso dagoela ...

Gauza kuriosoa da Tourrarena , batzuek positibo eman eta lehiaketatik kanpo egotera "gonbidatu" dituzte , beste baten bati susmoak eta presioak direla medio ; idem de idem . Dana kakaztuta dagoela dirudi. Txirrindulariak eta beste batenbat ere .

Izan ere , nor ez da inoiz dopatu ? Altza dezala besoa lehenak . Batzuk juergan dopatzen dira ; aguantatzeko , hobe sentitzeko , sensazio onen bila , lotsa desagertarazteko ... , besteak "vicio"-z, beste batzuk aldiz kirola egiteko , badakizue ; autosuperazioa , onena izatearen grina , "para estar a la altura de la circustancias ".

Nik goizero kafe bat hartzen det gosaltzeko , beste bat hamaiketakoan eta beste bat bazkalostian . Beharrezkoak bezain obligatorioak dira neretzat , nere eguneroko doping-a .

Bestalde , bukatu dut azkenean futbol denboraldia , gogo gutxikin bukatu dut , motibaziorik gabe , buruan bukatzea besterik ez nuela . Arraroa nigan , Dopatuko banintza beste era batera helduko ote nintzen ? Auskalo .

Lasai , dopajea beste gauza batzutarako utziko dut eta

16 jul 2007

Asteburua gauez


Denbora gehiegi pasa dut asteburu hontan taberna zuloan , hori bai , ondo pasa dut , baina larregi izan den sensazioa daukat ; gauez ibili naiz , gau txori baten legez , eta horren ondorioak egunak lotan pasatzea izan da . Eguna Zaborretara , eguzkia eta eguraldi onari bizkar emanez, izkutatuta .

Izan ere , gauak zirauen artian behintzat nire izatea nahi nuen , gerritik heldu , parre egin , muxukatu , laztandu , eta eguzkia ateratzearekin batera , biok bat egin . Irrifarre batekin ziurtatuta zintudala uste nuen , baina ikusten dut ezetz , ez dela horrela , beste behin .

12 jul 2007

Topikazo

Blog bat baino gehiagotan ikusi ditut San Ferminetako kronikak , abenturak eta gogoetak , eta ni ere han izan nintzen arren , edo hobe esanda Santu madarikatu honen eguna ospatzen izan nintzen arren , hain gogoko dudan Nafarroako herri txiki batean izan nintzen arren , nahiago beste gai bat jorratu , Ahaztu egin bait zait han 24 ordutan egindako guztia ....

Gizonezkoak , sinpleegiak omen gara , emakumeak helduagoak omen dira , indartsuak izan behar omen dugu , gizonezkoek ez omen dugu negarrik egiten , .... auskalo zenbat gauza entzunbehar izan ditugun txikitatik . "Topikazo"-ez inguratuta bizi gara . Nik ez ditut behin ere gustokoak izan , ez dut sinisten beraiengan .

Beti pentsatu izan dut ni ez naizela sinplea , ez dut uste indartsua naizenik ; arreba gazteenak betidanik irabazi dit pultsoan , ez naiz behin ere nere adineko neskak baino umeago kontsideratu ( bakarren bat kenduta ) eta negar egiten dut tarteaka , aspaldian ez egin arren .

Agian irriparre bat ateratzen ahalegindu beharko ginateke , begietan edukitzen ditugun malkoak estaliz , gizonezkook ez dugulako negar egiten , indartsuak bait gara , zer esango du bestela inguruko jendeak ?

Nik barrutik aberatsa izan nahi dut , burutik indartsua , fisikoki indartsua baiño liraina , eta negar egin nahi dut behar dudan bakoitzean . Ez naiz emakumea izango akaso ?

5 jul 2007

Hondartzara


Eguardian hondartzan izan naiz , lanetik etxera joan , egunkaria irakurtzen bazkaldu , "txaparruak" jantzi , errepidea pasa ta kitto . Gustora egoten naiz , eztakizue zein ederra den , olatuen soinua bakarrik entzutea , itsasoko haizea sentitzea eta salitrearen usaia usaitzea .

Tamalez , ez naiz egon nahi adina denbora , lanera bueltatu behar izan dut eta .

Horrelako obligazioak bizitza guztirako eduki behar al ditugu ?

4 jul 2007

Aukeraketa


Aspaldian zer idatzi jakin gabe nabil , ezta ideia faltagatik , ze ideia aukeratu eta hori hemen nola isladatu da arazoa .

Herriko festak pasa dira , operazio txiki batek guztiz disfrutatzen utzi ez didana eta frantzia aldean egonaldi txiki bat ere izan dut , eguzkiaz , lagunataz , janaz eta niretaz disfrutatzeko aukera izan dudalarik , ez dago txarto hiru egunetan .

Hala ere , pentsakor nabil azken bolada honetan , hau egin , hura ... historio batzuk nola bukatu , besteak nola hasi ... gauza asko egin nahi eta nola jakin ez , edo ta gauza asko daukadan denborarentzako , prioridade edo antolatze asuntua izango da . Ea .

Baina , lasai ta gustora sentitzen naiz .

Ez da amaituko


amaituko ez den mende batetik gatoz
soldaduen mendea izan da
etxe orotako sukaldeak eta apalak
garaikurrez beteak daude
bataila bat da maitasun bakoitza
arerioak ez dakusa arerioaren begirada
auzo ilun bat, hodeiertza,
eta lehertzen diren argiak urrunean
bakardade kalkulatu bat
zoriona bezala,
desolazioari izen handia jartzeko joera
bide galduetan ibaika doan jendea noraezean

sekulan amaituko ez den mende batean bizi gara
maitaleak ezin du bere malkoetara bildu
beti da norbait zelatan
harri bat putzu bat
horren esperoan zen soro bat besarkatzera egingo du
xeraz mintzoko zaio ekaitzari
eta negu minean gela hotz batean biluztuko da
beragatik eta dagoeneko maite ezin duten haiengatik guztiengatik

amaituko ez den mende batean biziko gara beti