25 sept 2007

Globoak


Gorria nuen nik maitatuena , edo bestela beltza . Izan ere , tamainu eta kolore ezberdinetakoak izan daitezke . Txikitan , haizez puztutzen genituen , baina halako indarrez eta intentzioz puztutzen nituen ze .... segundu batzuetako zorabioa besterik ez nuela lortzen . Haunditzen hastearekin batera , bihurriagotzen ere hasi nintzenez , badakizue , haunditzen tea txoratzen , globoak urez betetzen genituen , baina oraingoan txikiagoak , eta zorabioa lortu beharrean , amaren errieta jasotzea besterik ez nuen lortzen etxera iristean , goitik behera blai eginda iristen bait nintzen . Eta hori bazen gaitzerdi , korrika zaio galantak botatakoa bait naiz , elkarri botatzen ez ezik , beste batzuei edo kotxeei botatzen ibiltzen bait ginen .

Aspaldi ez ditudala esku artean eduki , nere etxeko tropeltxoa haunditzen hasi zen arte , orain ilobatxoei puztutzen zorabiatzen naiz , eta haunditzen dihoazten einean , zaharrenei urez nola bete ere erakutsi izan diet , hori bai , orain ere ixkutuan , izan ere , txikitako trukoak ez dira behin ere ahazten , gutxiago bihurrikeriak egiteko izanda .

Ilobez aparte , beste gauza batzuetarako erabili ohi ditut orain globoak , tamalez ez nahi beste.


Imanolius , gainditu al diyat azterketa ?

21 sept 2007

"Txortan berbia" - Bizkaieraz

Jaun-andriok, nik aukeratutako berbi "Txortan"da. Erabiltxen dala? Bai, asko, bañe eñ gitxi! Ondala gitxi entera na nundik datorren "txortan" berbi. Euskal Herriko arrantzalik, aspaldi, ondala urte asko, aparteko uretan ibiltxen zinin, Terranova ingurun edo Gran Sol aldin, egun askoko marik etxen ben, denpora asko etxetik kanpo. Haurreatxik, han ingurun lurre joten benin (esate bateako Eskozi aldin) popi galdute putetxea bisitxa juti normala zan. Eta denpora gitxi eukelako alde batetik, eta diruaz be ezebizelako franko bestetik, hango emakimunin oferti hauxe zan: "Short Time". Hori gure gixonantzako "txortan" zan (ikustezue kostakuk hizkuntza kontun ilustrauk gazela). Egixe ra? Beteasaber, ez segurua, bañe ez esan eztala politxe?

Nik nahiago

Yo prefiero seguir buscando,
Los defectos y los encantos
De una dama golfa y valiente,
Verdadera como la guerra
Despeinada como la tierra
Y canalla como la gente,
Yo prefiero una compañera
Perfumada con la madera
Con el cuero y la palabra,
Hembra, una mujer para mí,
Debe ser mucho más que, una hembra,
Que desprecie las corbatas y el chanel,
El dinero y la mentira,
Solo por esa mujer
Valdrá mi muerte, más que mi vida

20 sept 2007

Azken Balea

Kakanarro bat nitzela hasi nintzen nere herriko hondartzako futbol txapelketan jokatzen , bai , gorputza eta burua porportzio berdinean ez nituen garai haietan , 5 edo 6 urte edukiko nituen , garai ederrak haiek , bai horixe !!
Negualdean , tarteka , edozer gauza ekartzen zuen itsasoak hondartzara , hondakinak , hegazti hilak eta baita katxalote haundiren bat ere , eztakit ez nuen behin tiburoi bat ikusi ...
Badira makina bat urte gure kostaldean ez dela balerik harrapatzen , eta nik , gure hondartzan ere , badira urteak erdi hildako katxalote bat ez dudala ikusi .
1878 urtea otsailaren 11'a
Zarauzko itsas bazterrean, zain ta erne zeuden arrantzaleak. Ikaragarrizko mamu haundi bat itsas bazterrean ikusten dute
Horrela batel pila biltzen dira; Zarautz, Getaria eta Oriotarrak dira geihienak, Baina Lehenengo gezi hiltzallea, Roke Etxaberena da, berez Zarauztarra. Getariarrak, Zarauzko kaia txikia zela eta beren herrikoa hobea zela eta beraiekin eraman zuten eta kaia barrenean utzi. Geroxeago balea beraiena zela esaten hasi ziren. Zarauztarrak ez zeuden ados eta Iruñeako auzitegira eraman zituzten.
Herriari horrelako arrai haundi bat ikusteko aukera eman behar zitzaiola eta , balea Donostiako maskor itsas ertzean ezarri zuten.
Bale eder hura, Zarautz, Getaria ta Orioko arrantzaleen lana zen. Hala eta guztiz ere, hiru herri hauetako gizasemeek, arrai hau ikusteko aukerarik ez zuten izan. Donostiarrek berriz, bai; eta hori, arrantza horren lekuko ez zirela izan.
Iruñeako auzitegiak azken erabakia hartzen zuen bitarte horretan, balea, itsas arrai galant eta eder hura, usteldu egin zitzaien. Horrela ez batentzat, ez besteentzat, iñorentzat. Euskaldun haiek ez ziren gai izan beren artean bildu eta zuzentasun honean erabaki bidezkoak hartzeko. Lana, bai, denen artean egin zuten: gero, etekina ateratzeko, huts.
Bale horren hezurrek hauxe aitortzen dute gaur egun: «Ez niretzat, ezta ere hiretzat».
Ikaragarrizko kalteak dakarzki besteen ona ezin eraman horrek. Hortik datoz ikaragarrizko kalteak: itsumena, batez ere.

18 sept 2007

Erronka berriak

Argi nuen udara bukatzearekin batera zeozertan hasi nahi nuela , hasi behar nuela edo zeozerri ekin behar niola , orain egiten ditudan gauzetatik aparte .
Pintura munduan berriz murgiltzea nuen hasieran helburu , baina , Urtarrilerarte edo utziko dut .

Gaur Kitarra klaseak hartzen hasiko naiz . Ez dut uste oso habila izango naizenik , baina saiatu gabe ez omen da ezer lortzen mundu hontan . Ez dut ezer galtzen eta gainera beti izan dut atsegin . Ez da izango nere besoetan izango dudan lehen instrumentua , lehenik ere pasata bait daude pare bat . Eta diotenez , nahiko txukun edo oso ondo moldatzen omen nintzen . Gaitasuna bai baina ... Hik nahi izanezkero ... Betiko leloaren betiko leloa .

14 sept 2007

Nere urak


Urak , menditik jeisten doanean , bere bideak bilatu ohi ditu itsasorazteko .

Nik argi dut nere urak non itsasoratu nahi duten .


Aspaldiko eskutitz bat :


"Perfektua zinela uste nuen, irribartsu eta irribarreak oparitzen beti baina behin oihu egin zenidan eta negar egin nuen. INPERFEKTUA zinen... eta zutaz maitemindu nintzen.
Zuretzako poema hori. Polita, ezta?
Ez nizun maite zaitut eta punto esan nahi. Maitasuna ez baitzait puntu eta apartez gustatzen. Txarra naizelako maitasuna deklinatzen. Maite zaitut esan behar delako, edo maite zintudan igual, edo maiteko zaitut bestela, per secula seculorum. Eta ez. Zerbait abstraktuagoa da,
handiagoa, ezta?
Ibaiak maite ditut nik. Eta txokolatea. Almendrekin. Baina uholdeak daudenean, han, Hegoameriketan-eta jende asko hiltzen denean, edo hemen, eta nire Corsa gorria urak eramaten duenean, ez zaizkit ibaiak gustatzen. Orduan gorroto ditut ibaiak. Ze ibaiak orduan marroiak dira, eta niri ibaiak urdinak gustatzen zaizkit. Edo berdeak bestela. Eta txokolatea... txokolatea jaten asko gozatzen dut nik, munduko plazerrik...bueno ez, baina asko gozatzen dut txokolatea jaten. Baina gero ispiluan nire triparen perfilari begira egoten naiz. Eta orduan gaiztoa da txokolatea. Almendrekin ere bai.
Baina zu... txokolateari bezala kentzen dizut papera zuri. Poliki. Ingurura begiratuz inork ez lapurtzeko. Baina zuk txokolateak baino paper gehiago izaten duzu kentzeko, eta niri gustatu egiten zait papera kentzea. Polita da. Eta gero txokolatea bezala miazkatzen zaitut, poliki, ez gastatzeko.Eta ondo dago ze zu txokolatea baino handiagoa zara. Eta ez zara urtzen. Bueno, batzutan bai. Baina txokolateak ez nau gero ni miazkatzen. Jo, ze lotsa. Baina zuk esaten duzu nik ez daukadala txokolate gusturik. Ni marrubia naiz. Bai, gorri gorria. Eta gozoa. Baina leku batzuetako zaporea zailagoa da sumatzen eta gehiago miazkatu behar dira leku horiek. Hala esan zenidan. Poliki miazkatu behar direla leku horiek, mihi puntarekin. Eta gero bueltak emanez, zurrunbiloak marraztuz. Eta gero ezpainekin estutuz... Eta urtu da marrubia. Baina zu ez. Zuk beti daukazu gehiago niretzat, ezta? Ibaiak bezala, ibai urdinak bezala. Poliki hasten zara, xuabe...baina orduan nire urlasterra erreka bilakatzen da eta zure erreka ibai eta ibaia itsaso. Eta biok bainatzen gara eta marrubi eta txokolatez betetzen dugu itsasoa. Eta onena da...barkatu baina hala da, ni berriz bihur naitekeela urlaster. Zu ez, jiji, badakit... Jo baina zu txokolatea zara!
Bueno ba hori, zu txokolatea eta ibaiak bezalakoa zarela baina bainarik gabe. Perfektua zara ez didazulako “munduan ezer baino gehiago maite zaitut” esaten. Ez, zuk “maite zaitut, ia ogia beste” esaten didazu. Eta hori ona da, txokolatea (almendrekin) edo ibaiak (urdinak. Edo berdeak bestela) baino gehiago.
Eta hau irakurtzen duzunean esango didazu: “hi flipa flipa inda hao!”. Baina nik irribarre egingo dizut (badakidalako arrazoi duzula) eta ea marrubi gehiago nahi duzun galdetuko dizut. Eta erantzun gabe, jaten hasiko zara. Marrubia ona delako. Eta errepikatu egingo duzu. Ahal baduzu.
Eta nik ez dizut “maite zaitut”, “maite zintudan” edo “maiteko zaitut, per secula seculorum” esango. Marrubia eta txokolatea ez direlako deklinatu behar. Badakizu ezetz.
Marrubiz eta maitasunez ... "

12 sept 2007

Lucciano

Lehen aldiz orain dela urte asko ikusi nuen , pelikula batean . Egia esan , ez nuen izan oso gustokoa . Garai haietan esango balirate orain gustokoa izango nuela tarteka bera entzutea ... Nola gustatuko zaidaidan ba bera ? Nik entzun eta kantatzen nuen musikarekin ... Ze lotsa .
Ba bai , tipo interesagarria , hain haundi , hain jatun , hain neskazale , hain ... Baina irriparre haundiarekin beti aurpegian , kilo hoiek guztiak batekin bestera eramate hutsak bakarrik badu nahiko meritu .
Badakit topiko bat dela pertsona bat gure ondotik joaten denean berataz hitzegitea eta lehenago hitzegin beharko nuela berataz .Baina nire miresmena merezi du ( eta ez da oso errexa hau lortzea) . Hala eta guztiz ere , nere miresmena merezi du , hainbeste pertsona difetenteekin kantatu izanak , estilo guztietako pertsonekin kantatu izanak , irripar haundi hori aurpegitik kendu ez izanak . Eta musika munduan , niri behintzat , begiak irekitzeagatik , gustokoa bait dut estilu , edade , izakela eta gogo diferenteetako gendea elkartzea .
Auskalo non dagoen irriparre hori . Dagoen lekuan dagoela , seguru han ere irriparre haundi batekin dagoela .

8 sept 2007

Zapuztuta


Ez dut uste ordu hauetan behin ere nere portatila piztu dudanik , ezta ere askotan piztuko dudanik . Nahiko lan badauzkat teklak sapaltzen ... Aiba ! Despertadoria ! Ala iratzargailua ? Gaur sapatua da , ez dut lanera joan behar ....

Nere barrenak ustutzeko beharra dut , blog adikto bat izango naiz akaso ? Ez dut uste .

Ilusioek mugitzen nauten pertsona naiz , ilusiorik gabe ez naiz ezerrez . Ilusioak kentzen dizkidatenen helbarri sentitzen naiz , hankak moztuko bazizkidaten moduan , bihotza kenduko balirate moduan . Ilusioz beteta baldin banago ( Bihotz asuntuez aparte ) alaia izan dezatek , katxondoa , indarra transmititzen duena , pakea ....Askotan nere anaiak esan ohi dia , "hi haiz danon artean pakea ta parreak sor ditzaken bakarra" , izan ere beti izan dut erreztasuna , nere ingurukoak parrez zoratzen jartzeko , baina baita ere , aldin berean haserre kopetilunak lortzeko .

Azken aldian , normalean ditudan ilusioz aparte , beste ilusio bat izan dut , nigan normala ez dena , askotan parre berezia eta begirada berezia sortu dizkidana , baina gaur , ilusio horrek ihes egin dit apur bat , eta nik , ez dut nahi helbarri sentitu , zapuztuta ( horrela idatziko ote da?) .

Baina bueno , beti izan naiz ilusio berrien ameszalea eta baita ere ilusioak berpiztearena . Bihar beste egun bat izango da .

Izan ere , beti izan hoi dira zailak hasierak (Edo hori esaten dute)


P.D. Barkatu , trago bat edo beste dauzkat gainean , baina mozkorrek gauza bat izaten omen dute ona ez ? Beti egia esaten dutela .

7 sept 2007

Azkenenan : BAI


Kostata baina lortu dut : Astelehena jai !! . Ajea pasatzeko bada ere , edo nahi detenean etxea joateko bada ere . Nahiko traba eta "pega" jarri dizkidaten arren . Azken egunerarte bai eta ez , ez eta bai edukitzeko hau ... margarita bat bezala . Jai eskatzen dudan bakoitzean horrela eduki behar al naute ?

Neretzat oso garrantzitsua dela esan behar izan diet , egia esan hala da . Igandean , nere herriko egun garrantzitsuena ospatzen bait da , herriarenak , ume , zahar eta gazteentzat , denek dute tokia egun hontan . Goizeko 9tan baserritar jantzita etxetik irten eta .. auskalo noiz eta nola iritsiko naizen . Hainbeste urtetan ospatua izan da , ilegalizatua´re bai urtetan akaso , baina aurrera jarraitu izan du beti , kosta ala kosta .Eta nik guztiz disfrutatu nahi dut , 29garren aldiz .

Bizi eta utzi bizitzen !!

6 sept 2007

Monotonia ? Ez , mesedez


Kostatu zait buelta ematea aste honi , hiru aste lantokitik azaldu gabe , hiru aste pareta hauek ikusi gabe eta hiru aste lankideak ikusi gabe egon ondoren , berriz eguneroko martxa "monotono" honi ekitze hau ... pufa !
Bizitza guztia horrela egongo naizela pentsatze hutsak ...
Baina bueno , eman diot buelta , egun batzuk kostatu zaizkidan arren . Ezin aipatu gabe utzi nere ingurukoen laguntza eta azkenaldian nere inguruko pertsona bilakatzen ari denarena .
Ihadanik ahaztuta ditut kanpoan izandako egunak , kanpoan hartutako eguzki izpiak , kanpoan edukitako lasaitasuna , kanpoan egindako zorakeriak , kanpoan egindako parrandak eta kanpoan edukitako nahiko komeri . Beraz , gure barrenean geratuko dira , gure gogoetarako , han bizitakoak eta ezagututako hainbat geltoki ezberdin .
Izan ere , momentua bizi behar omen da eta aurrera begiratu , pausuz pausu , etorkizunari . Hori bai , lo hartu gabe .
Ez du itxura txarrik , desafioz eta erronkaz betea bait dator